Ina Agirreri korrika egitea gustatzen zaio eta Lilatoia du bere hurrengo proba. Jose Mari López
Ikaztegieta | 90 urte zurekin

«43 urterekin hasi nintzen korrika; eta ez naiz gelditu»

Inbidia puntu batekin ikusten zituen Ina Agirrek lasterketak: lotsa alboratu eta parte hartzen hasi zen arte. 72 urterekin entrenatzen jarraitzen du

Domingo, 19 de enero 2025, 07:08

Inbidia» sentitzen zuen Ina Agirrek Ikaztegietan antola-tzen den kros herrikoian parte hartzaileak ikusten zituenean. «Lotsa» ematen zion korrika egiteak eta proba haren lehenengo edizioetan «asko sufritu nuen inbiditan», izena eman eta parte hartzera animatu zen arte. 1996an izan zen, 43 urte beteta, eta ordutik ia ez du hutsik egin pasa den azaroan 33. urteurrena bete zuen proban.

Lehenengo aldi hartan «ia entrenatu eta ezer egin gabe» atera zen Ina, baina ibilbideko hamar kilometroak hasi eta bukatu egin zituen. Oraindik ere lotsa gainetik kendu ezinik omen dabil, baina konstate jarraitu du korrika. «Emakume gutxi ateratzen ziren eta lasterketetan parte hartzeaz gain entrenatzera joateak ere lotsa ematen zidan», azaltzen du. Entrenatu gabe, proba ahalik eta hobekien emaitzea zen bere xedea. «Bakarra nintzen garai haietan. 30 urte baino gehiago badira. Orduan, emakumeak eta horrela ez ziren ateratzen», oroitzen du.

Publicidad

Kirola egitea gustuko du eta jarraitasunez entrenatzen saiatzen da sasoian egoteko. «Orain, bai, asko entrenatzen dut, bestela ezinezkoa izango nuke-eta. Adinarekin alferrik da. Ahal dudan arte segituko dut», dio Agirrek. 72 urterekin, berarentzat oinarrizkoa bihurtu da korrika egitea: «Pila bat gustatzen zait orain ere», azpimarratzen du. «Inongo minik ez daukat. Ez haunketan ez inoz. Kirola egin eta gero oso ondo sentitzen naiz» eta horrek bere zaletasunarekin jarraitzera animatzen du.

Lehen lasterketa haietatik garaiak asko aldatu dira. Azken edizioan herriko bi emakumek bakarrik parte hartu bazuten ere, Lilatoira joateko taldea sortuko dute berriro aurten ere. Hantxe izango da Ina ere. Berari, dena dela, herriko krosean ateratzea gustatzen zaio, nahiz eta bi urtez Idiazabalen ere parte hartu zuen. «Baina horretarako ondo entrenatuta eta ondo preparatuta egon behar duzu».

Este contenido no puede visualizarse correctamente en este formato. Ver experiencia completa

Ikaztegietako lasterketan hasi zenetik bizpahiru urtetan huts egin du eta ahal duen bitartean jarraituko duela argi dauka. «Batean hankako mina nuelako eta, bestean, gripearekin negoelako. Duela bi urte ez nintzen atera, anaia hil zitzaidan eta oso baxu nengoen. Gero pentsa zein hobekuntza egin dudan, atzera berriz hamar kilometro egin nituela», dio harro. Bere sekretua: «konstantea naiz oso». Urtean zehar bere kasa entrenatzen du. «Tolosaldera joaten naiz gehienetan eta bueltan herrira etorri». Bi egunez behin ateratzen saiatzen da, baina eguraldiak eta eguneroko lanek uzten dioten aldi guztietan.

Udazkenean egingo den hurrengo herri krosa iritsi bitartean, datozen asteetan Lilatoian ateratzeko prestaketetan arituko da. Horretarako gazteak animatzen ditu, «hainbeste gazte badago». Herriko emakumeen korrika taldea astean behin elkartu ohi da entrenatzeko eta Inak ere parte hartu izan du. «Orain hasiko gara berriz eta Lilatoian aterako gara», dio.

Publicidad

Nire herria

- – Nolako herria da Ikaztegieta?

– Herri txiki eta polita. Lasai bizi gara.

- – Zer da Ikaztegietan bizitzearenonena?

– Gertu dauzkagu trena eta autobusa, kotxea hartu gabe ere edonora joatea badaukagu.

- – Eta txarrena?

– Txarra esateko ez zait okurritzen ezer.

- – Zein duzu herriko lekurik kuttunena?

– Txakurrak dauzkat eta haiekin ibiltzea gustatzen zait. Beraiekin joateko edozein leku. Hemen ez naiz geldi geratzen, batetik bestera ibiltzen naiz. Txoko guztiak politak ditu.

(50-88)

Eta hurrengo igandean... Irun

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad