![Amasa-Villabona: Aizkardi MEk igande honetarako antolatu du 14.argazki rallya](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/09/media/cortadas/77869036-U309537212440lB-U180646721600woH-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
![Amasa-Villabona: Aizkardi MEk igande honetarako antolatu du 14.argazki rallya](https://s3.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/202211/09/media/cortadas/77869036-U309537212440lB-U180646721600woH-1248x770@Diario%20Vasco-DiarioVasco.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
IMANOL ARRATIBEL
AMASA-VILLABONA.
Miércoles, 9 de noviembre 2022, 00:08
Aizkardi Mendizale Elkarteak 14. argazki rallya antolatu du igande honetarako. Parte-hartzaileek horretarako seinaleztatutako ibilbide bat egingo dute. Bertan, egunean bertan ezagutzera emango den eta naturarekin eta mendiarekin lotuta egongo den gai zehatz bati buruzko irudiak jasoko dituzte. Onartutako argazki-euskarriak analogikoak, zuriak eta beltzak edo koloredunak nahiz digitalak izango dira. Izen-ematea doakoa da eta igandean bertan egingo da elkartearen egoitzan (Larrea auzoa 18 B). Honekin batera, hurrengo astean, hilarean 22, 23, eta 24an 38. Mendi Astea antolatu dute. Hilaren 22an, asteartean; 'Egun on Capitan Yasemite' izango da, Maite Zumarraga eta Idoia Rubialen eskutik. Hilaren 23an, asteazkenean; 'Aketegiko Mari alpinismoa eta mitologia uztartzen', Koke Lasaren eskutik eta hitzaldiekin amaitzeko, hilarean 24an, ostegunean, 'Into the ice Patagonia' Eñaut Izagirreren eskutik. Ostegunean, 14. argazki rallyko sari banaketa ere izango da. Ekitaldi guztiak, 20:00etan izango dira Gurea antzokian.
Azkenik, mendi ibilaldia igandean izango da, azaroaren 27an goizeko 8:30etatik abiatuta Olaederra kiroldegitik.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.