Parte hartzaileek egunean bertan ezagutuko gaia. IMANOL ARRATIBEL
Amasa-Villabona

Aizkardi MEk igande honetarako antolatu du 14.argazki rallya

Hilaren 22, 23 eta 24an Mendi Astea izango da eta hilaren 27an ibilaldia

IMANOL ARRATIBEL

AMASA-VILLABONA.

Miércoles, 9 de noviembre 2022, 00:08

Aizkardi Mendizale Elkarteak 14. argazki rallya antolatu du igande honetarako. Parte-hartzaileek horretarako seinaleztatutako ibilbide bat egingo dute. Bertan, egunean bertan ezagutzera emango den eta naturarekin eta mendiarekin lotuta egongo den gai zehatz bati buruzko irudiak jasoko dituzte. Onartutako argazki-euskarriak analogikoak, zuriak eta beltzak edo koloredunak nahiz digitalak izango dira. Izen-ematea doakoa da eta igandean bertan egingo da elkartearen egoitzan (Larrea auzoa 18 B). Honekin batera, hurrengo astean, hilarean 22, 23, eta 24an 38. Mendi Astea antolatu dute. Hilaren 22an, asteartean; 'Egun on Capitan Yasemite' izango da, Maite Zumarraga eta Idoia Rubialen eskutik. Hilaren 23an, asteazkenean; 'Aketegiko Mari alpinismoa eta mitologia uztartzen', Koke Lasaren eskutik eta hitzaldiekin amaitzeko, hilarean 24an, ostegunean, 'Into the ice Patagonia' Eñaut Izagirreren eskutik. Ostegunean, 14. argazki rallyko sari banaketa ere izango da. Ekitaldi guztiak, 20:00etan izango dira Gurea antzokian.

Publicidad

Azkenik, mendi ibilaldia igandean izango da, azaroaren 27an goizeko 8:30etatik abiatuta Olaederra kiroldegitik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad