Villabona

Aizkardik 15. Argazki Rallya antolatu du iganderako

Amaia Núñez

AMAIA-VILLABONA.

Miércoles, 8 de noviembre 2023, 21:28

Hamabosgarren urtez Aizkardi mendi elkarteak argazki rallya antolatu du igandean, hilaren 12an. Argazki-lehiaketan elkarteak antolatu duen mendi-ibilbidean zehar ateratako irudiak parte hartu ahal izango dute soilik.

Publicidad

Parte hartzea doakoa izango da haurrentzako zein helduentzako, eta betebehar bakarra Aizkardik antolatutako mendi-ibilaldian parte hartzea da. Bederatzi kilometroko ibilbidea izango da, gutxi gorabehera lau ordutan osatzen dena. Irteera 09:00etan egingo da elkartean Larrea auzoko 18B zenbakian duen aretotik.

Lan guztiak azaroaren 20tik 24ra egongo dira ikusgai Mendi Astearen baitan egingo den erakusketan. Helduen mailan lehenengo hiru argazki onenek jasoko dute saria: lehenengoak 150 euroko diru-saria, bigarrenak 100 eurokoa eta hirugarrenak 75 eurokoa. Hamabi urtetik beherako haurretan, bi argazki onenentzako mendi-materiala izango da saria. Gainera, ikusleek aukeratutako argazki onenaren egileak bi lagunentzako afaria jasoko du Adunako Aburuza sagardotegian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad