Borrar
Talde irabazlea garaikurrekin. MIKEL RODRIGUEZ
Aiztondo boleibol neskak Gipuzkoako Txapeldun izan dira

Villabona

Aiztondo boleibol neskak Gipuzkoako Txapeldun izan dira

Tolobolei taldearen aurka irabazi zuten finala eta Euskadiko Txapelketara sailkapena lortu zuten

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Miércoles, 5 de junio 2024, 20:37

Taldea sortu zenetik bi urtera Gipuzkoako Txapeldun izendatu da Aiztondo Nesken Kirol Taldeko boleiboleko kadete mailan. Finalean Tolobolei taldea irabazi zuen 3 eta 1, denboraldiari amaiera bikaina emanez.

Bi taldeak gogoz eta urduritasun puntu batekin hasi ziren Donostiako Pio Baroja kiroldegian jokatu zen partiduan. Aiztondoko neskak, lasaiago agian, lehenengo set-a irabaztea lortu zuten. Bigarrena ere moratuentzat izan zen, nahiz eta Tolobolei izan zen nagusi.

Hirugarren set-ean Aiztondokoak beraiengan ohikoak ez diren akatsak egiten hasi ziren, bai sakean, baita jokaldietan ere, eta Tolobolei 2-1 jarri zen markagailuan. Azken set-a, berdindua izan zen, baina Aiztondokoak egoerari buelta eman eta presioa pixka bat igoz, partidua irabazi zuten. Finala irabazita, Euskadiko Txapelketara sailkatu da Aiztondoko kadete mailako boleibol taldea.

Santiotako programaren azala

Aurten ere Santiotako programaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du Udaleko Kultura sailak. Hamasei urtetik gorako herritar guztiek parte hartu dezakete lehiaketan eta proposamenak aurkezteko epea datorren astelehenean, ekainaren 10ean amaituko da.

Parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ditzake, beti ere, bakoitza sobre itxi batean eta dagokion datuekin aurkezten bada.

Lehiaketara aurkezten diren lanak erabat originalak izan behar dira. Hau bete ezean, datozen urteetan ezingo da lehiaketara aurkeztu. Azalaren formatua 21x21 cmkoa izango da. Edozein teknika erabili daiteke diseinurako, baina 'Santio Jaiak - Villabona 2024' testua eduki beharko dute. Lanak udaleko herritarrek arreta bulegoan aurkeztu daitezke. Lanarekin batera, sobre itxi batean, parte hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira. Santio Jai Batzordea izango da epaimahaia. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aiztondo boleibol neskak Gipuzkoako Txapeldun izan dira