Amasa-Villabona
Aiztondo NKTko kadete boleibol taldeak Gipuzkoako finala jokatuko duSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Aiztondo NKTko kadete boleibol taldeak Gipuzkoako finala jokatuko duDuela bi urte sortu zen Aiztondo Nesken Kirol Taldea, baina denbora honetan probintziako maila goreneko taldeak direla erakutsi dute. Futbol eta boleiboleko maila ezberdinetako taldeak daude klubean eta denboraldi honetan emaitza ezin hobeak lortu dituzte.
Boleibolean bi talde iritsi dira azken fasera Gipuzkoako Txapelketan. Infantil mailan, finalerdian geratu ziren, baina kadete mailako taldeak finala jokatuko du larunbat honetan Toloboleiren aurka.
Partida Donostiako Pio Baroja kiroldegian izango da, goizeko 09:30an. Neurketa lehiatua espero da, bi taldeak denboraldi osoan partidarik galdu gabe iritsi baitira finalera. Lehenengo taldeetako fasean gailendu ziren. Aiztondo NKT-k 24 garaipen lortu ditu finalerdietan Hernaniri gailendu ondoren, eta Toloboleik 25, kanporaketan Lizardi bat irabazi ondoren. Bi semifinalek emaitza bera izan zuten gainera: 3-1.
Klubetik taldeek egindako lana azpimarratu nahi dute eta, aldi berean, herritarrak animatu nahi dituzte Pio Baroja kiroldegira joan eta taldeari indarra ematera. Finala irabazten duen taldeak Euskadiko Txapelketara sailkatuko da. Taldea osatzen dute Jare S., Garazi S., Claudia C., Uxue T., Ane M., Irina P., Oneka, V., June G., Maialen B., Aroa C., June G., Tania K., Garazi M., Nahia S. eta Iraia U. jokalariek, Joan Ocampo eta Alejandro Schudel entrena-tzaileekin.
Futbolean, berriz, iaz Kopako finalerdietara iritsi ziren eta aurten igoerako fasean sartu da preferente mailako taldea.
Bestalde, Behar Zana elkarteak Santiotako Pilota Txapelketa antolatu du, XII. Antton Pebet Memoriala izango dena. Aurtengoan ere ia ehun pelotarik parte hartuko dute, tartean pelotari profesional ohiak.
Ohi bezala, kanporaketa bidez izango da txapelketa. Egutegia prest dago, Behar Zanako webgunean kontsultagai, eta lehenengo jardunaldia asteburu honetan izango da. Bihar larunbata, goizeko 10:00etatik aurrera hiru partida jokatuko dira eta igandean beste bi, ordu berean. Finalak Santio jaien baitan izango dira, uztailaren 28an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.