Denboraldiko partida guztiak irabazita iritsi da taldea Gipuzkoako Txapelketako finalera. M. RODRIGUEZ

Amasa-Villabona

Aiztondo NKTko kadete boleibol taldeak Gipuzkoako finala jokatuko du

Partidarik galdu gabe iritsi da, Tolobolei bere aurkaria bezala, azken neurketara

Amaia Núñez

Amasai-Villabona

Jueves, 23 de mayo 2024, 20:42

Duela bi urte sortu zen Aiztondo Nesken Kirol Taldea, baina denbora honetan probintziako maila goreneko taldeak direla erakutsi dute. Futbol eta boleiboleko maila ezberdinetako taldeak daude klubean eta denboraldi honetan emaitza ezin hobeak lortu dituzte.

Publicidad

Boleibolean bi talde iritsi dira azken fasera Gipuzkoako Txapelketan. Infantil mailan, finalerdian geratu ziren, baina kadete mailako taldeak finala jokatuko du larunbat honetan Toloboleiren aurka.

Partida Donostiako Pio Baroja kiroldegian izango da, goizeko 09:30an. Neurketa lehiatua espero da, bi taldeak denboraldi osoan partidarik galdu gabe iritsi baitira finalera. Lehenengo taldeetako fasean gailendu ziren. Aiztondo NKT-k 24 garaipen lortu ditu finalerdietan Hernaniri gailendu ondoren, eta Toloboleik 25, kanporaketan Lizardi bat irabazi ondoren. Bi semifinalek emaitza bera izan zuten gainera: 3-1.

Klubetik taldeek egindako lana azpimarratu nahi dute eta, aldi berean, herritarrak animatu nahi dituzte Pio Baroja kiroldegira joan eta taldeari indarra ematera. Finala irabazten duen taldeak Euskadiko Txapelketara sailkatuko da. Taldea osatzen dute Jare S., Garazi S., Claudia C., Uxue T., Ane M., Irina P., Oneka, V., June G., Maialen B., Aroa C., June G., Tania K., Garazi M., Nahia S. eta Iraia U. jokalariek, Joan Ocampo eta Alejandro Schudel entrena-tzaileekin.

Futbolean, berriz, iaz Kopako finalerdietara iritsi ziren eta aurten igoerako fasean sartu da preferente mailako taldea.

Santio pelota txapelketa

Bestalde, Behar Zana elkarteak Santiotako Pilota Txapelketa antolatu du, XII. Antton Pebet Memoriala izango dena. Aurtengoan ere ia ehun pelotarik parte hartuko dute, tartean pelotari profesional ohiak.

Ohi bezala, kanporaketa bidez izango da txapelketa. Egutegia prest dago, Behar Zanako webgunean kontsultagai, eta lehenengo jardunaldia asteburu honetan izango da. Bihar larunbata, goizeko 10:00etatik aurrera hiru partida jokatuko dira eta igandean beste bi, ordu berean. Finalak Santio jaien baitan izango dira, uztailaren 28an.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad