Villabona
Amasako festak ospatuko dituzte gaurtik igandera bitarteanVillabona
Amasako festak ospatuko dituzte gaurtik igandera bitarteanMartes, 7 de noviembre 2023, 21:36
Bost eguneko jaiak ospatuko dituzte amasarrek gaurtik igandera bitartean. Gaur arratsaldean, 17:30ean, haurrentzako ipuin kontaketa saioa eskainiko du Maite Franko kontalariak eta 18:00etan herriko gazteen arteko frontenis finala jokatuko dira. Txupinazoa 19:00etan botako da, Martina Sorginaren jaitsierarekin. Ondoren, buruhandiak aterako dira haur eta gazteen gozagarri.
Publicidad
Bihar, osteguna, Oilasko Jokua izango da. Goizeko 06:00etan gazteen gosariak emango dio hasiera eguneko egitarauari, Larrea okindegian trikitilariek alaiturik. 14:30ean, berriz, gazteek bazkaria izango dute Uxo-Toki elkartean. 17:00etan soka-dantza eta aurreskua eskainiko dituzte plazan eta 21:00etan, gazteen afaria Iturri-goxo jatetxean.
Ostiralean, puzgarriak egongo dira frontoian 17:00etatik 19:00etara, eta ondoren txokolate beroa banatuko da. Jarraian, Amasako XXXI. Bakailu Lehiaketa antolatuko da Iturrigoxon, 19:30etik aurrera. Gauean, Muxutruk taldearekin erromeria.
Larunbatean, hilak 11, San Martin eguna ospatuko da. 10:30ean Meza Santua eskainiko da elizan, 11:00etan haurrentzako krosa antolatu da, LH6 arteko ikasleentzat, eta 12:30ean aizkora erakustaldia egongo da. Goiza herri-bazkariarekin amaituko da eta, arratsaldean, 18:30etik aurrera, kantaldia izango da Jaione Olazabal eta familiarekin. Gauean, Laket taldearen eskutik erromeria.
Igandean, jaiei amaiera emateko, 18:00etan Amasako herriko gazteen arteko herri-kirol saioa izango da eta, ondoren, Martina Sorgina agurtuko dute.
Udalak Amasako San Martin jaietara igotzeko doako autobus zerbitzua eskainiko du asteburuan gauetan. Ostiral eta larunbat gauean egongo da autobus zerbitzua. Villabonatik Amasara joateko Olaederrako geltokitik irtengo dira autobusak 22:30etik aurrera, orduro 01:30ak arte. Amasatik Villabonara itzultzeko, gauerditik aurrera orduro egongo dira goizeko 05:00ak arte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.