Amasa-Villabona
Amasako Mendi Duatloia larunbat honetan agurtuko daSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Amasako Mendi Duatloia larunbat honetan agurtuko daAzken hiru hamarkadatan urriko kirol ekitaldienartean bere txokoa izan duen Amasako Mendi Duatloia azken aldiz antolatuko da aurten. Larunbat honetan hain bereizgarria den ibilbidea azken aldiz egiteko aukera izango dute kirolariek. Euskal Herriko Mendi Duatloiko zirkuitoko hirugarren proba izango da, eta honekin denboraldi honetako proben erdiak beteko dira.
XXXI. edizioa beteko du larunbat honetan Martina Kultur elkarteak antolatzen duen Amasako Mendi Duatloiak. Kirol honen garapenaren lekuko, hainbat arrazoiengatik erabaki dute gehiago ez egitea eta horregatik, behar bezalako amaiera eman nahi diote. «Berez oso zaila den antolakuntza taldearen belaunaldi erreleboaz harago, aurten gainera Foru Aldundiaren aldetik traba eta eskakizun are estuagoak jarri dizkigute proba antolatzerako garaian, nahi genuen ibilbidea ere aldatu behar izan dugu eta azkenerako higadura horrek guztiak eraman gaitu erabakia har-tzea».
Iaz egin zuten antzera, 24 kilometro izango ditu ibilbideak eta bi sektoretan bereizita egongo dira. Lehenengo 6,93 kilometroak korrika egiteko eta beste 17,14ak bizikletan egiteko. Ibilbide honetan ez da faltako azken urteetan ezaguna egin den 'depositoko' zatia, zaleen leku estimatuenetakoa. Bertan, parte hartzaileek erabaki beharko dute bide luze eta errazago batetik egitea jaitsiera, edota bide zuzenago baina zailago bat egitera arriskatu.
Izena emateak irekita daude ostiral gauera arte kirolprobak.com helbidean. Izen-ematea bi modutara egin ahal izango da, banaka edota binaka erreleboka. Banaka parte hartzen dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte eta erreleboka bikoteko 30 euro. Egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, 25 eurotan. Proba 16:00etan hasiko da.
Proba amaitzean, parte har-tzaile guztiek hainbat opari eta ezusteko jasoko dituzte. Hala ere, antolakuntzak azpimarratu zuen bezala, Amasako Mendi Duatloia berezia egiten duena, Uxo Toki elkartean lasterketa ostean egiten den afari-merienda mundiala izaten da.
Bertan elkartzen dira duatloiaren aitzakian Amasara gertura-tzen diren bai parte hartzaile zein laguntzaile, ikusle, antolatzaile eta abar. Kirol probaren gora-beherak komentatzeko aukera izaten dute mahai inguruan. Proba ikustera gerturatu nahi dutenentzat kotxea aparkatzeko gune egokiak jarriko dituzte.
Era berean, helduen probaren aurretik haurrentzako lasterketak antolatuko dituzte. Eguerdiko 12:00etan hasiko da Haurren IV. Duatloia, txikietatik hamahiru urte bitartekoentzako.
Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoak proben erdiak beteko ditu Amasakoa amaituta. Horrekin, beste hiru geratuko dira denboraldi honetan: Aian urriaren 26an, Ibarran azaroaren 16an eta Adunan azaroaren 23an.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.