Secciones
Servicios
Destacamos
Aurtengo Antton Pebet Memoriala azken partidara iritsi da, abenduaren 2an hasitako txapelketa. Bihar 19:00etatik aurrera Behar Zana pilotalekuan bi bikote izango dira aurrez-aurre. Sarrerak 5 eurotan izango dira eta 16 urtetik beherakoak sarrera doan izango dute, eta eskuratu daitezke Villabonako Txurrut tabernan eta Amasa kafetegian. Bestela, beharzanapelota@gmail.com helbidean edo frontoiko lehiatilan egunean bertan.
Finala baino lehenago, elite mailako lau emakumek lagunartekoa jokatuko dute, Behar Zanako Miriam Arrillaga eta Miren Larrarte, Olatz Arrizabalaga eta Nora Mendizabalen aurka. Arrillaga eta Larrarte egungo Gipuzkoako txapeldunak dira. Aldiz, Arrizabalaga bizkaitarrak egun den aurrelari onenetakoa da, pelota elkartetik adierazten duten bezala. «Partida zoragarria espero dugu», diote.
Ondoren, Azketa (Tartaloetxe) eta Bergera (Irurtzun) bikoteak Espinal (Huarte) eta Garmendiarekin (Lapke) neurtuko dira. Azketa Beasaingoa da eta behin baino gehiagotan Euskal Herriko txapelduna izan da. Bergera, berriz, Nafarroakoa. «Bikote sendoa», azaltzen dute. Bestalde, Espinal «egun den aurrelari onena da», Frontwall-en munduko txapelduna, eta Nafarroako zein Euskal Herriko txapelduna izanda. Garmendiak afizionatu mailara bueltatu da Aspen profesional gisa jokatu ondoren, eta «atzelari onena edo onenetakoa da, eta joko puntu zoragarrian dago», diote Behar Zanetik.
Txapelketaren edizio ezberdinetan Euskal Herriko pilotari onenek jokatu dute, eta horren isla da egun profesionaletan dauden gehienak Villabonan jokatuak izan direla.
Finalaren eta lagunartekoaren artean, omenaldi bat izango da taldeko lau pilotarientzat. Eneko Maizek profesionaletara saltoa egingo du urtarrilean, eta mundialean nabarmendu zen trinketista onenetakoa dela. Miriam Arrillagak frontball-en bigarren geratu zen, baina irabazteko aukera guztiak zituelarik. Eta Joxi Lopetegi eta Sebas Moncadak xarez, zilarrezkoa irabazi zuten ere. Laurok zaleen txaloak eta klubaren eskertza jasoko dute.
Bestetik, Gipuzkoako txapeketako finalak izango dira asteburuan eta Behar Zaneko lau pilotarik finalak jokatuko dituzte. Alebin 1. mailan Beñat Eizagirrek Arrasaten jokatuko du; infantiletan Alegin Xuhar Iparragirrek; eta ekialde adarrean Behar Zanako bi elkarren aurka, Xabier Lacarra eta Imanol Zufiria.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.