Borrar
Arrillaga eta Erasun garaikurrekin Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondoren. PEDRO MIGUEL ALONSO
Arrillaga eta Erasun nagusien Eskuz Binanako Gipuzkoako txapeldun

Villabona

Arrillaga eta Erasun nagusien Eskuz Binanako Gipuzkoako txapeldun

Carrera eta Martinez, aldiz, ezin izan ziren finalerako sailkatu kadete hirugarren mailako finalerdia galdu ondoren

Lunes, 20 de noviembre 2023, 21:47

Asteburu ia borobila izan zuten Behar Zanako pilotariek. Miriam Arrillagak eta Itxaso Erasunek Gipuzkoako txapeldun izendatu ziren 22-17 emaitzarekin, Leire Garai eta Nora Mendizabalen aurka finala irabazi ondoren.

Behar Zanako bikotea partida guztian zehar gehiago izan zen. 11-3 eta 20-11 aurretik ere izan ziren. Bukaeran ordea markagailuan gerturatu eta 22-17 amaitu zen partida. Ligaxka osoan zehar Gaztelekuko bikotea izan da nagusi, partida guztiak irabazita finalera sailkatu ziren zuzenean, Behar Zanako bikoteari emaitza berdinaz irabazita zeuden besteak beste. Hala ere, larunbatean Carrera eta Erasun izan ziren nagusi. Txapelketan zehar Lizar-tzako Zabala, Aloñamendiko Etxegarai -Oses, Donostiko Arraiza, Adoseko Naroa Agirre eta Berrocal, Olaldeko Galeano ahizpak izan dituzte aurkari.

Behar Zana pilotalekuan larunbatean jokatu zen jaialdian, finalaren aurreko partidan Behar Zanako Carrera eta Lacarra bikoteak Gipuzkoako Txapelketako finalerdia jokatu zuen Gure Txeru-ko Aiestaran eta Esnalen aurka. Hala ere, ez zuten finalera sailkatzea lortu, 14-22 galdu ondoren. Horrela, finala Gure Txeru eta Ilunpeko bikoteek jokatuko dute.

Aizkardiren Mendi Astea

Aizkardi elkarteak Mendi Astea antolatu du aurten ere hainbat ekitaldirekin aste honetan zehar. Atzo eman zioten hasiera ekitaldiei XV. Argazki Rallyko lanen erakusketa ireki zen, aste guztian ikusgai egongo dena. Mendi asteko ekitaldi guztiak Gurea zine aretoan egingo dira, ilun-tzeko 20:00etatik aurrera eta sarrera irekiarekin.

Gaur, asteartea, Joseba Iztuetak 'Zanskar, aztarna berrien bila' hitzaldia eskainiko du eta, bihar, 'Itzalak' hitzaldia Alex Areizagaren eskutik. Ostegunean, hilak 23, 'El circo de Lescun' aurkeztuko du Juan Mari Ansak eta, jarraian, Argazki Rallyko sari banaketa egingo da.

Mendi asteari amaiera emateko, igande honetan, azaroaren 26an, mendi ibilaldia egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, goizeko 08:30ean dute hitzordua Olaederra kiroldegian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Arrillaga eta Erasun nagusien Eskuz Binanako Gipuzkoako txapeldun