Villabona

Aste honetan eman behar da izena udaleku irekietan

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Martes, 30 de mayo 2023, 21:26

Ohi bezala, Amasa-Villabonako Udaleko Gazteria sailak Udaleku Irekiak antolatu ditu uztailaren 3tik 21era. HH2 eta LH4 urtera arteko haurrei zuzenduta dago ekintza hau, astelehenetik ostiralera egingo dena 9:30etik 13:00ak arte.

Publicidad

Aurtengoan ere, adinaren arabera egitarau ezberdinak izango dituzte haurrek. Horrela, HH2 urtekoek ordu erdiko malgutasuna izango dute bai goizean sartzeko baita eguerdian ateratzeko ere.

Plaza mugatuak daude eta Amasa-Villabonan erroldatutako haurrek izango dute izena emateko lehentasuna. Plazak baino haur gehiagok emango balute izena, zozketa bidez egingo da aukeraketa. Amasa-Villabonan erroldatuta ez dauden haurrek ere parte hartu ahal izango dute udaleku irekietan. Kasu honetan itxaron zerrenda bat sortuko da eta plaza libreak geratuz gero, udaleku irekietan parte hartzeko aukera izango dute.

Amasa-Villabonan erroldatuta dauden haurrek 85,38 euro ordaindu beharko dute matrikula egiteko, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 44,83 euro. Herrian erroldatuta ez dauden haurren kasuan, 128,07 euroko kuota ordaindu beharko dute lehen seme-alabarengatik, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek 67,23 euro.

Gainera, udalerrian erroldatutakoek eta lanbide arteko gutxieneko soldatara iristen ez diren bizikidetza unitateko kideek %90eko hobaria izango dute.

Udaleku irekietan izena emateko interesa dutenek, ostiralera arte, ekainaren 2ra arte, izango dute aukera, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etarako ordutegian, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), edo telematikoki Udaleko erregistro elektronikoaren bitartez.

Udalekuetan izena emateko beharrezkoa izango da izen-emate orria beteta eta sinatuta aurkeztea, baita Gizarte Seguran-tzako haurraren txartel indibidualaren fotokopia ere. Hobariak eskatzeko Zerga ziurtagiria, edo ez duten kasuetan, Bizikidetza Unitateko kide guztien diru-sarreren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hobarien eskaera orriarekin batera.

Publicidad

Goizean haur txoko zerbitzua

Era berean, udaleku irekien baitan, Haur Txoko zerbitzua eskainiko da goizeko 8:00etatik 9:30era gurasoen kontziliazioa errazteko. Hemen ere, plazak baino haur gehiagok emango balute izena, zozketa bidez erabakiko dute nork parte hartuko duen. Zerbi-tzu honetaz baliatu nahi duten Amasa-Villabonako haurrek 20,76 euro ordaindu beharko dute, eta, bigarren neba-arrebatik gorakoek 13,49 euro. Haurtxoko zerbitzuarengatik herrian erroldatuta ez daunek, berriz, 30,10 euro ordaindu beharko dute haur bakoitzeko, eta bigarren neba-arrebatik aurrerakoek, 18,69 euro.

Gurasoekin bilera

Urtero bezala, aurten ere udalekuak hasi baino lehen, gurasoekin bilera egingo da eta bertan programa aurkeztuko da. Ekainaren 29an izango da bilera hori, Gure Antzokian, arratsaldeko 19:00etan. Informazio gehiagorako, Gazteria sailarekin jarri beharko da harremanetan, gazteria@villabona.eus helbidean edo 943 694 787 eta 691 366 502 telefonoetan; edota Herritarren Arreta Zerbitzuaren bidez zure-tzat@villabona.eus helbidera idatziz edo 943 692 100 telefonora deituz.

Publicidad

Sidrería con 'La Salbadora'

La Asociación de Jubilados Salbadora ha organizado la tradicional comida en la sidrería en Aginaga. La comida se celebrará el 15 de junio. El precio será de 25 euros para los socios y 35 euros para los que no son socios. Las inscripciones ya están abiertas en la sede de la asociación, hasta el 13 de junio, martes. La salida será desde el polideportivo y las casas de Ula a las 13.30 horas.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad