Txapeldunak, azpitxapeldunak, nesken lagunartekoko partaideak omenduak eta udal eta taldeko ordezkariak.
Amasa-Villabona

Azketa-Bergera, Antton Pebet Memorialeko txapeldun

Azketak erakustaldia eman zuen eta 22-6 irabazi zuen Bergera oso on batekin, faboritoagoak ziren Espinal eta Garmendiaren aurka

Miércoles, 28 de diciembre 2022, 00:05

Azketa Bergera bikotea gailendu da Antton Pebet Memorialeko finalean, Espinal eta Garmendiaren aurka. Emaitza 22-6koa izan zen urdinez jokatu zutenentzat. «Partida borobila» Azketarena (Tartaloetxe) Villabonako frontoiean, Bergeraren (Irurtzun) «laguntza itzelarekin», azaltzen dute Behar Zanetik. Espinal (Huarte) eta Garmendiak (Lapke) «ezinean» pasa zuten partida osoan, eta bakarrik sei tanto lortu zituzten.

Publicidad

Aurretik, nesken lagunartekoa burutu zen, Behar Zanako Miriam Arrillaga eta Miren Larrarte, Olatz Arrizabalaga eta Nora Mendizabalen aurka. Mendizabal-Arrizabalaga bikoteak irabazi zuen Larrarte-Arrigallaren aurka, 22-11.

Bi partiden artean, omenaldia jaso zuten Biarritzeko mundialean zilarrezko domina lortu zuten Behar Zanako lau pilotariek. Sebas Moncada eta Joxi Lopetegiri Joxan Jauregik eman zien oroigarria, Behar Zanako delegatu izana 25 urtetan zehar. Eneko Maizi, profesionaletan jokatuko duenari Imanol Arrutik eman zion oroigarria, Behar Zanako pilotari eta delegatu ohiak eta Miriam Arrillagari Iñaki Lizasok. Azken honek oroigarri bat eta hainbat hitz eskaini zien Jean Leon eta Angieri, Antton Pebet zenaren gurasoei.

Eta finaleko sari banaketa Villabonako alkatea den Beatriz Unzue eta Nerea Zumeaga Behar Zanako lehendakariak egin zuten, Antton Pebeten gurasoekin batera.

Beste emaitzak

Gipuzkoako txapelketako finaletan Behar Zanako lau ordezkari izan ziren. Xabi Lacarrak ezin izan zuen bere taldekidea Imanol Zufiria garaitu, eta infantil bigarren mailan Xuhar Iparragirre eta Beñat Eizagirre alebin lehen mailan txapela lortu zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad