Artisautza eta elikadura azoka egingo da goizean Errebote plazan. A. NÚÑEZ

Villabona

Azoka berezia eta Txakolin Eguna izango dira bihar larunbata Amasan

Goizean artisautza azoka egingo da plazan eta arratsaldean Sega Txapelketa eta Txakolin dastaketa

Amaia Núñez

Amasa-Villabona.

Jueves, 12 de septiembre 2024, 20:09

Festa eguna izango da biharkoa Amasa-Villabonan. Herriko bi elkartek antolatutako bi ekimen ospatuko dira, goizean Azoka Berezia Villabonako plazan eta arratsaldean Txakolin eguna Amasan.

Publicidad

Irrintzi elkarteak 29. Azoka Berezia antolatu du aurten ere eta goiz guztian artisautza eta elikadura azoka egongo da ikusgai Errebote plazan hainbat ekoizleren parte hartzearekin eta, aldi berean, Isats Gisatuaren lehiaketa egingo da.

Era berean, Txakolin Eguna ospatuko dute bihar Amasan. Uxo-Toki elkarteak antolatzen duen egunaren hamabigarren edizioa izango da. Txakolina ezagutzera emateko helburuarekin hasi zen Uxo-Toki elkartea eguna antolatzen eta urteko agendan bere lekua egitea lortu du urtez urte. Berrikuntza modura, lehen aldiz Amasa bertako txekorra erreko da goizean goizetik, pintxo modura dastatzeko

Jaia Sega Txapelketa herrikoiarekin hasiko da arratsaldeko 16:30ean, Amasako gazteen artean. Mikel Arretxe, Kepa Nazabal, Jon Beldarrain, Joseba Astiasaran, Arkaitz Arretxe, Julen Etxeberria, Jon Ezeiza, Joseba Otegi eta Kepa Otegik parte hartuko dute nazioarteko eran jokatuko den lehian. Sailkapen txandetan 100 metro karratu moztu beharko dituzte eta finala 200 metro karratura izango da.

Lehiaketaren amaieran txakolin dastaketa hasiko da, Amasako plazan. Getariako Txakolina jatorri izendapenean dauden upategi guztien edariak dastatzeko aukera egongo da, hogeita bost txakolin ezberdinekin.

Publicidad

Horien artean ez da faltako Amasako Hika txakolindegia. Koparen prezioa 6 eurokoa izango da, bi pintxo barne.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad