Villabona
Begirale ikastaroa egiten ari diren herritarrei zuzenduriko diru-laguntzak onartu ditu UdalakSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Begirale ikastaroa egiten ari diren herritarrei zuzenduriko diru-laguntzak onartu ditu UdalakAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Martes, 21 de noviembre 2023, 21:38
Aurten begirale edo zuzendari ikastaroa egiten ari diren edo egin duten herriko gazteentzako diru-laguntza lerro bat onartu du Amasa-Villabonako Udaleko gazteria sailak. Laguntza jasotzeko derrigorrezkoa izango da Amasa- Villabonan erroldatua egotea, 2023an ikastaroa burutzea, edo burutzen aritzea, edota 2022/2023 ikasturtean aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egotea; ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea, gutxienez, %85eko asistentziarekin; eta dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea.
Gehienez ere matrikularen erdia ordaintzeko laguntza jaso ahal izango du eskatzaile bakoitzak eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza esleituko dute kasu bakoitzean. Diru-laguntza eska-tzeko Nortasun Agiriaren kopia, matrikularen ordainagiria, bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik emandako dirulagun-tzen gaineko aitorpena, eta begirale-eskolako ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Azken honetan, ikastaroa amaituta badago, berari dagokion titulua edo ziurtagiriaren kopia eta amaitu gabe egonez gero, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den. Hauek ikastaroa amaitzean tituluaren agiria aurkeztu beharko dute.
Eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) egin beharko dira, abenduaren 10era bitartean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.