Villabona

Begirale ikastaroa egiten ari diren herritarrei zuzenduriko diru-laguntzak onartu ditu Udalak

Udalak ikastaroaren erdia ordainduko die, gehienez 300 eurora arte, aurten titulua lortu duten edota ikastaroa egiten ari diren herriko gazteei

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Martes, 21 de noviembre 2023, 21:38

Aurten begirale edo zuzendari ikastaroa egiten ari diren edo egin duten herriko gazteentzako diru-laguntza lerro bat onartu du Amasa-Villabonako Udaleko gazteria sailak. Laguntza jasotzeko derrigorrezkoa izango da Amasa- Villabonan erroldatua egotea, 2023an ikastaroa burutzea, edo burutzen aritzea, edota 2022/2023 ikasturtean aisialdi eskola batean ikastaroa egiteko matrikulatuta egotea; ikastaroa bukatzea eta gutxieneko aprobetxamendua izatea, gutxienez, %85eko asistentziarekin; eta dirulaguntzak jasotzeko inolako debekuren batean sartuta ez egotea.

Publicidad

Gehienez ere matrikularen erdia ordaintzeko laguntza jaso ahal izango du eskatzaile bakoitzak eta, gehienez ere, 300 euroko laguntza esleituko dute kasu bakoitzean. Diru-laguntza eska-tzeko Nortasun Agiriaren kopia, matrikularen ordainagiria, bestelako administrazioei eta erakunde publiko edo pribatuei egindako diru-laguntza eskaeren zein jadanik emandako dirulagun-tzen gaineko aitorpena, eta begirale-eskolako ziurtagiria aurkeztu beharko dira. Azken honetan, ikastaroa amaituta badago, berari dagokion titulua edo ziurtagiriaren kopia eta amaitu gabe egonez gero, orain arteko asistentzia zenbatekoa izan den. Hauek ikastaroa amaitzean tituluaren agiria aurkeztu beharko dute.

Eskaerak Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan (Zuretzat) egin beharko dira, abenduaren 10era bitartean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad