Villabona
Behar Zana elkarteak sei ordezkari izango ditu Gipuzkoako Txapelketako finaletanVillabona
Behar Zana elkarteak sei ordezkari izango ditu Gipuzkoako Txapelketako finaletanAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Miércoles, 14 de junio 2023, 22:05
Eskuz nagusi mailan emakumeak Miren Larrarte eta Miriam Arrillaga elkarren aurka arituko dira Gipuzkoako finalean. Eskuz alebinen errendimendu mailan, berriz, Aiert Iraola eta Beñat Izagirre elkarren aurka arituko dira finalean. Bi partida hauek Villabonan jokatuko dira larunbat honetan 16:30ean.
Publicidad
Paletaz berriz, Izaro Santanok kadete izanik jubenilen bigarren mailan eta Nahia Eizmendik nagusien bigarren mailan, bost koadro barruan Gipuzkoako finala jokatuko dute. Final hauek ostiralean Hernanin jokatuko dira.
Bihar, berriz, arratsaldeko 17:15ean Bear Zana pilotalekuan, Gipuzkoako lau t'erdiko txapelketan, eskuz banaka jubenilak bigarren maila, ekialdeko finalerdia jokatuko du Behar Zanako Arrutik Intxurreko Onsaloren aurka.
Bestalde, Behar Zana Pilota elkartea ere hainbat txapelketen antolakuntzan murgilduta dabil Villabonako herriko jaiei begira. Horietako bat da Villabonako Nagusien mailako Santio Txapelketa-XI. Antton Pebet Memoriala. Abenduan egin zen azken edizioa, eta elkartetik data aldaketa izango zuela iragarri zuten, txapelketa ofizialen egutegi luzaketak eta txapelketa pribatuen saturazioak hala behartuta.
Data berrietan, oraingoan 40 bikotetik gora parte hartuko dute Santio Txapelketan, 39 partida jokatuko dira gutxienez 20 jaialditan banatuta. Pilotari gazteak zein beteranoak elkarren aurka ikusteko aukera egongo da asteburu hitzorduan.
Publicidad
Txapelketa jada martxan da eta bihar, Bear Zana pilotakekuan beste bi partida jokatuko dira arratsaldeko 18:30etik aurrera. Lehenengoan Eple elkarteko Taberna eta Arangurenek Hernaniko Salaberria eta Labakaren aurka jokatuko dute. Jarraian, Oberena-Bergara taldeko Balerdi eta Gartzia, Lemoako Urigoitia eta Emaldiren aurka arituko dira.
Villabonako Nagusien mailako Santio Txapelketa-XI. Antton Pebet Memorialarekin batera, beste lau txapelketa ere antola-tzen ari dira herriko jaietarako. Horien artean Emakumezkoen Eskuzko Txapelketa ere izango da aurten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.