Villabona
Behar Zana pilota eskolan ikasturte berrirako izena emateko aukera zabalikSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Behar Zana pilota eskolan ikasturte berrirako izena emateko aukera zabalikA.N.
amasa-villabona.
Jueves, 31 de agosto 2023, 20:48
Behar Zana Pilota elkartean ikasturte berrirako izena emateko epeak irekita jarraitzen du. Ikasturtea irailaren 11n hasiko dute, astehenarekin. Esku pilotan zein joko garbian eta paletan ikasteko eskolak emango dituzte aurten. Izena ematea, elkarteko sare sozialen bidez elkarbanatu duten estekaren bidez egin beharko da.
Aurrebenjaminentzako 'Pilotan jolas' ikastaroa emango dute, astelenehen eta asteazkenetan. 2017an jaiotakoentzako 17:30etik 18:15era eta 2016koentzako 18:15etik 19:00etara.
Benjaminek astean esku pilota bi saio jasoko dituzte. 2015ean jaiotakoek astelehenetan 17:15etik 18:00etara, eta segidan, 2014an jaiotakoek 18:00etatik 18:45etara. Asteazkenetan bi taldeak batera entrenatuko dute 19:00etatik 20:00etara. Alebin mailan, esku pilotan, bi urteetakoak elkarrekin izango dituzte saioak, astearte eta ostegunetan 17:15etik 18:15etara.
Era beran, joko garbi eta paletako ikastaroak izango dira. Maila guztiek astearte eta ostegunean jasoko dituzte eskolak. Ordutegi zehatza ezagutzeko elkartean galdetu beharko da.
Udako geldialdiaren ondoren, gaur ostirala berriro musika kontzertua izango da Villabonako Aljibean. 22:00etatik aurrera Gernikako Tooth eta Zarauzko Ginger taldeen kontzertua izango da Sahrijai elkarteak antolatuta. Sarrerak salgai daude bost eurotan Basajaun liburudendan eta Rainbow tabernan. Emanaldia hasi aurretik, Aljibean bertan zortzi euroko prezioa izango dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.