Borrar

Villabona

Behar Zana pilota eskolan izena emateko epea zabalik dago

Datorren ikasturterako matrikulazioa maiatzaren 31 bitartean egin ahal izango da pilota elkarteko web orrian

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Jueves, 16 de mayo 2024, 20:38

Behar Zana Pilota elkarteak datorren ikasturtean pilota eskolan izena emateko epea zabaldu du. Izena ematea www.beharzana.eus webgunean dagoen galdetegia beteta egin beharko da eta bertan aurki daiteke informazio osoa.

Aurrebenjaminetatik kadete mailara bitarteko eskolak emango dituzte eskuz, baita joko garbia eta paleta. Joko Garbia hasiberrientzako zein trebatuentzako taldeak egongo dira eta paletan benjamin, alebin, infantil, kadete eta nagusiak, baita aisialdirako eta emakumeen taldeak ere.

Izena ematerakoan ordutegia zehazten bada ere, behin behinekoak dira eta matrikulazio epea ixten denean zehaztuko dira maila bakoitzean izena ematen duten kopuruaren arabera.

Urteko kuota ere matrikulazio galdetegian kontsultatu daiteke. Kuota bi zatitan kobratzen da eta hiru senide edo gehiago direnek %25eko deskontua jasoko dute.

Taldeak osatzerakoan Billabonako futbol taldeko eta Eskola kiroleko ordutegiak kontuan hartzen saiatuko direla adierazi dute klubetik.

Edozein zalantza argitzeko beharzanapelota@gmail.com helbidera idatzi beharko da.

LGTBIQ+ eguna

LGTBIQ+ fobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaurkoa eta hau erabiltzen da kolektibo horretako pertsonek oraindik gizartean jasaten dituzten diskrimonazio eta gehikerien inguruan kontzientzia zabaltzeko. Horren baitan, Udalak bi ekitaldi antolatu ditu gaurko. Goizeko 11:00etan herriko ikastetxeetako ikasleek Berdura plaza apainduko dute eta 17:30ean txapa tailerra egingo da bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Behar Zana pilota eskolan izena emateko epea zabalik dago