Otaegi eta Paraguayo Tricion lortutako txapelekin. BEHAR ZANA

Villabona

Behar Zanako Adur Otaegi 'Cuna de Pelotaris' Txapelketan irabazle

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Viernes, 1 de septiembre 2023, 21:17

Denboraldi honetan emaitza onekin jarraitzen du Adur Otaegik. Club Pelotazale Najerino taldeko Paraguayo VII.a bikotekide zuela, Tricion jokatu zen Cuna de Pelotaris I.go txapelketa irabazi zuten infantil mailan. Bidart eta Santesteban izan zituzte aurkari, 18-9 emaitzarekin gailendu zitzaien.

Publicidad

Aurtengo denboraldian elkarrekin irabazten duten hirugarren txapela da Zaramagako eta Errenteriakoak irabazi ondoren. Igandean, berriz, Gartzarongo txapelketan jokatuko du Otaegik Hernaniko Osesekin batera final hamaseigarrenetan. Txapelketa berean, kadete mailan Inhar Iparragirrek jokatuko du Del Rey Naxerako pilotariarekin.

Enrique Abril Txapelketa

Enrique Abril Errebote Txapelketa bihar hasiko da. Txapelketak 60 urte beteko ditu aurten eta Behar Zanako taldeak ere parte hartuko du, beste bost talderekin batera.

Sei taldeak bi multzotan banatuta lehiatuko dira. A multzoan Donibane Loitzuneko Luzean, Uztaritzeko Kapito Harri eta Oiartzungo Txost; eta B multzoan Kanboko Kanboarrak, Behar-Zana eta Zubieta. Lehenengo itzuli bateko ligaxka jokatuko dute multzo bakoitzean. Horrela, lehenengo partidua gaur izango dute Behar Zanakoek, Zubietarren aurka, goizeko 10:30etik aurrera, Zubietako Errebote plazan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad