Lau bikote finalistak garaikurrekin. BEHAR ZANA

Villabona

Behar Zanako Otaegi eta Iraola Gipuzkoako Txapeldun Kadete Mailan

Amaia Núñez

Amasa-villabona.

Miércoles, 27 de diciembre 2023, 21:53

Bear Zana frontoiak Gipuzkoako Txapelketako finalak hartu zituen joan den asteburuan, bai nesken zein mutilen mailan. Adur Otaegi eta Markel Iraolak Gipuzkoako Kadeteen binakako bigarren mailako finala irabazi zuten 22-4 Oiartzungo Oiarpekoen aurka.

Publicidad

Partida hasieratik nagusitu ziren villabonarrak. Aurreko egunean, Otaegik ezin zuen eskuz banakako lehen mailako finalerdia gainditu Azkoitiko Etxanizen aurka, eta etxeko partidan gailentzea lortu zuten.

Aurretik, entrenamendu kide diren lau pelotarien arteko Gipuzkoako Txapelketako paleta finala jokatu zen, jubenil mailakoa. Behar Zanako Haizea eta Araitz Aldazabal ahizpak Txulobiko Irati Aranburu eta Alaitz Navarroren aurka jokatu zuten. 29-27 aurretik joan arren, azkenean adunarrek irabazi zuten 30-29.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad