Amasa-Villabona
Behar Zanako pilotariak hainbat txapelketetan murgilduta daudeAmasa-Villabona
Behar Zanako pilotariak hainbat txapelketetan murgilduta daudeAmasa-Villabona
Jueves, 24 de octubre 2024, 20:04
Denboraldi berria hasi dute jada Behar Zana elkarteko pelotariek eta horren baitan, partida ugari jokatuko dituzte asteburu honetan. Gaurtik igandera bitartean hainbat norgehiagoka hartuko itu Bear zana pilotalekuak.
Publicidad
Gaur, ostirala, 17:00etan hasiko da jaialdia eta bertan bost partida jokatuko dituzte. Eskuz banaka infantilen 2. mailan aurreko hiruak Lapkeko pelotarien aurka: Ekai Martinezek Martinezen aurka arituko da, segidan Oinatz Elosegi Arrueren aurka eta Anje Ruiz Muruaren aurka. Ondoren, eskuz banakako infantilen 3. mailan Leire Lertxundik Azkoitiko Zalduaren aurka jokatuko du eta, azkenik, eskuz binakako jubenilen 2. mailako final laurdenak jokatuko da, Iparragirre-Cestau, Zufiria-Otaegiren aurka. Etxetik kanpo, berriz, Igotz Urruzolak eskuz banakako kadeteen lehen mailako partida jokatuko du Tolosako Sarasolaren aurka Alkizako pilotalekuan 17:45ean.
Bihar larunbata, berriz, goiz eta arratsalde jokatuko dira partidak Bear zana pilotalekuan. Goizeko jaialdia 10:00etan hasiko da, paleta gomaz, binaka emakumezko nagusien 2. mailan, Aldazabal ahizpak Altzatarrako Cantabrana-Zubelzu bikoaren aurkako partidarekin. Ondoren, eskuz binakako partidak izango dira: nagusien 3. mailako final laurdena jokatuko da Olasagasti-Mujia eta Epleko Taberna-Ortiz de Urbinaren artean; kadeteen lehenengo mailan Otaegi-Caballerok Lapkeko Barbarin-Mantzizidor izango dituzte aurkari; eta neska nagusietan Arrilaga eta Erasun, Olaldeko Arraiza eta Galdeanoren aurka.
Arratsaldean, eskuz binakako lau norgehiagoka jokatuko dituzte Villabonan 15:30ean haita. Alebinen lehenengo mailan, Luar Gorostidik Txulobiko Aburuzaren aurka jokatuko du; alebinen bigarren mailan Erick Aburtok Aizkorpeko Georgeren aurka; kadeteen lehenengo mailan, binaka, Iparragirre-Illarramendi bikoak, Oiarpeko Iradi-Oiarzabalen aurka; eta kadete mailan, lagunartekoa jokatuko dute jaialdia ixteko Behar Zanako bi bikoreten artean.
Era berean, Behar zanako Lizaso, Urruzola eta Esnaolak, Epleko Urmenetarekin batera, Madrilgo Beti Jai frontoiaren berrinaugurazioko partidetako bat jokatuko dute bihar, larunbatarekin 13:00etan. Berritze lanen ondoren bertan jokatuko den lehen pelota partiduetako bat da eta, Interes Kulturaleko Ondasuna denez gero, bertan partiduak jokatzeko aurreikuspenik ez dago.
Publicidad
Frontoia duela 130 urte inauguratu zen, pelota Madrilen modan zegoenean. Hala ere, 25 urte besterik ez zituen egin martxan eta, geroztik, hainbat erabiltzen izan ditu eraikinak, 2015ean Udalak desjabetu eta, ondare cultural zen heinean, eraberritzea martxan jarri zuen arte. Egun eraikinean bertako historiaren Interpretazio Zentroa dago eta bisitagarria da.
Un año más, el hogar de Jubilados Salbadora sorteará una hermosa cesta de Navidad, con el sorteo del 20 de diciembre de este año. Los boletos están a la venta en la oficina del hogar a 1 euro.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.