Villabona
Behar Zanako pilotariek final ugari jokatu dituzteSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Behar Zanako pilotariek final ugari jokatu dituzteA. NÚÑEZ
AMASA-VILLABONA.
Jueves, 16 de marzo 2023, 21:46
Azken egunetan Gipuzkoako Pelota Txapelketako hainbat modalitate finalak jokatu dira eta Behar Zana elkarteko hainbat pilotari iritsi dira, baita txapela lortu ere. Joko Garbian, nagusien mailan, Artola eta Karrikaburuk 40-28 irabazi zuten Zubietako Aizpuru anaien aurka, Behar Zana pilotalekuan jokatu zen finalean. Artola eta Karrikaburuk iazko txapela berretsi dute garaipen honekin.
Alebin mailan, Oier Dieguez eta Xuban Artolak ez zuen beraien eguna izan eta 40-33 galdu zuten Gipuzkoako Ezker Pareteko Joko Garbi Txapelketan Zubietako Arrizabalaga-Linde bikotearen aurka.
Trinketean, berriz, Inhar Iparragirre txapeldun izan zen 30-18 irabazi ondoren Mundarroko Zabalaren aurka. Lesioekin izandako arazoak atzean utzi eta pilotan gozatzen ari da berriro Inhar.
Era berean, Itxaso Erasun eta Miren Larrarte pelotariak Euskal Herriko azpitxapeldun izendatu ziren Euskal ligako nagusien mailako finala Aldai-Gaminde bikote bizkaitarraren aurka galdu ondoren, 22-16. Txapelketa bikaina egin dute eta talde eskuzko talde bikaina osatzen ari dira Miriam Arrillagarekin batera.
Bestalde, Zizur Nagusiko lau eta erdiko Txapelketan finalera iritsi zen Xuhar Iparragirre. Lazkaoko Lapke taldeko Jurgi Landaren aurka jokatu zuen finala. Partidu borrokatu baten ostean. 11-4 aurretik joan zen arren, Landak 13-16 irabazi zuen txapela.
Era berean, Eneko Maizek profesional mailan, binakako txapelketa hasi zuen Trinketean Sanchez bikote duela. Lehen partida galdu zuten Ospital eta Etchegoinen aurka, 40-31 emaitzarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.