![Behar Zanako pilotariek zazpi final jokatuko dituzte ostiralean](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/03/21/92800783--1200x840.jpg)
Amasa-Villabona
Behar Zanako pilotariek zazpi final jokatuko dituzte ostiraleanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Behar Zanako pilotariek zazpi final jokatuko dituzte ostiraleanBehar Zana Pilota Elkartea zorioneko dago denboraldi honetan. Azken asteetako emaitza onekin jarraituz, bihar ostiralarekin, zazpi final gehiago jokatuko dituzte elkarteko pilotariek. Horietako hiru, Gipuzkoako txapelketako finalak izango dira.
Era berean, Nora Martinez eta Jone Zumetak Emakume Master Cup Txapelketan irabazi garaipena erdietsi zuten eskuz binakako mailan pelota goxuarekin, Garazi Gil eta Petra Rodriguezi 18-8 irabazita.
Ostiral arratsaldean, Amezketan jokatuko da hauetan guztietan nabarmenena errendimenduko infantiletan 1. mailan. Imanol Zufiriak eta Lander Caballerok Hernaniko Ormazabal-Zugastiren aurka jokatuko dute, 19:30ean hasiko den jaialdiko bigarren partiduan.
Gainera, Udaberri sariari dagokionez beste lau finaletara iritsi dira, esanguratsuenak Alegin ubenilen 1.mailan Urko Otaegik eta Madinak jokatuko dutena Oiarpeko Goñi-Lasaren aurka. Hau ere, 19:30ean hasiko den jaialdiko bigarren lehia izango da. Lizartzan, berriz, kadete 3. mailan, Amilibia-Lacarrak jokatuko dute Abantzuko Mayo eta Zabalaren aurka, Aztinondo pilotalekuan 19:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partiduan.
Beste lau finaletan ere izango dira Behar Zanako ordezkariak. Gipuzkoa mailan, Ekialde adarrean, alebin 1.go mailari dagokionean, Barriola eta Artolak Intxurreko Luluaga eta Mugikaren aurka jokatuko dute 19:30etatik aurrera Alegiako Elorri pilotalekuan.
Udaberri txapelketan, Infantil 2.mailan Dieguez eta Elolak Zaldibiako Resti pilotalekuan, Gaztelupeko Eizagirre eta Lezearen aurka jokatuko dute 19:00etatik aurrera. Lizartzan, berriz, beste bi final hauetan izango dira bihar: kadete 1.mailan Zufiria eta Cestauk Tolosako Caminos eta Carrera izango dituzte aurkari, eta kadete 3.mailan Aizpuru-Olasagastik Oiarpeko Galardi eta Larralde.
El Ayuntamiento amplió el plazo para presentarse al concurso para la gestión del bar-restaurante Iturrigoxo de Amasa. El plazo finalizará mañana, viernes, 22 de marzo. El proceso de adjudicación de Iturrigoxo se realizará en dos fases. En la primera los interesados deberán presentar la documentación administrativa y será la Mesa de Contratación Municipal la que seleccione las candidaturas que pasarán a la siguiente fase. Serán estas propuestas seleccionadas, las que deberán presentar sus ofertas en la segunda fase.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.