Amasa-Villabona
Behar Zanako bi talde aritu dira elkarren aurka Gipuzkoako Trinketeko finaleanSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Behar Zanako bi talde aritu dira elkarren aurka Gipuzkoako Trinketeko finaleanFinal berri bat jokatuko dute Behar Zanako pilotariek jardunaldi honetan. Gipuzkoako Trinketeko finalera iritsi dira taldeko bi bikote eta Irurako Ametsa trinketean lehiatuko dira gaur larunbata, 16:00etatik aurrera hasiko den jaialdian. Jubenil mailan, eskuz binaka, elkarren aurka lehiatuko dira Iparragirre eta Zufiria, eta Cestau eta Izagirre. Gainontzeko mailatan ere emaitza onak lortu dituzte orain arte. Nagusien mailan finalerdietara irisi dira lehenengo eta bigarren mailako bikote bana.
Gainera, Villabonan ere egongo da pilota partidak ikusteko aukera. Ostegun eta ostiralean batzuk jokatu baziren ere, larunbat eta igandean ere izango dira.
Gaur, jubenil mailako neska palisten elkargune izango da Villabona. Euskal Herriko hainbat herritatik iritsiko dira pelotariak. Horien artean, Behar Zanako bi bikote arituko dira.
Igandean, Euskal ligako partida jokatuko dute 11:00etan Castau eta Erasunek Behar Zana pilotalekuan Txukun Lakua taldeko Arriolabengoa-Ruiz bikotearen aurka.
Horretaz gain, txapelketa pribatuei dagokionean, Arkupe txapelketan jokatuko dute Eizagirre eta Iraolak, Illarramendik eta Otaegi anaiek eta, bestalde, Erasun eta Arrillagak Eskoriatzan EMC txapelketako jardunaldia izango dute.
Bihar igandea, zirku ikuskizuna eskainiko du Orain Bi konpainiak Gurea antzokian. 'Mute Work in progress' ikuskizuna eskainiko du, adin guztietako ikusleei zuzendua. Sarrerak bost eurotan salgai daude leihatilan.
Oinkari Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko Lorezainen Kon-partsa antolatuko du maiatzerako. Konpartsa honetan dantzariak danborrada eta pertsonaiak egongo dira. Ekitaldia prestatzeko entseguak egongo dira larunbat goizetan eta nahi duten herritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Parte hartu nahi dutenek, entsegu egunetan izena eman ahal izango dute. Dantzari bezala eta danborradan hamasei urtetik aurrerakoek parte hartzetu ahal izango dute.
Dantzarien kasuan, entseguak otsailak 8an hasiko dira eta Txermingo ikastolako ganbaran egingo dira, 10:00etatik 12:00etara. Danborradako kideek martxoaren 8tik aurrera izango dituzte entseguak, Aljibean.
Gainontzeko pertsonaiak adin mugarik gabekoak dira. Talde honetako kideek, apirilaren 5etik aurrera egingo dituzte entseguak, eguerdiko 12:00etan Txermingo ikastolako ganbaran.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.