Emaitza onak lortzen ari dira Behar Zanako pilotariak. BEHAR ZANA PILOTA TALDEA

Amasa-Villabona

Behar Zanako bi talde aritu dira elkarren aurka Gipuzkoako Trinketeko finalean

Gainera, asteburuan partida ugari jokatuko dituzte Villabonan eta gaur neska palisten topaketa egingo da herrian

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Viernes, 17 de enero 2025, 20:10

Final berri bat jokatuko dute Behar Zanako pilotariek jardunaldi honetan. Gipuzkoako Trinketeko finalera iritsi dira taldeko bi bikote eta Irurako Ametsa trinketean lehiatuko dira gaur larunbata, 16:00etatik aurrera hasiko den jaialdian. Jubenil mailan, eskuz binaka, elkarren aurka lehiatuko dira Iparragirre eta Zufiria, eta Cestau eta Izagirre. Gainontzeko mailatan ere emaitza onak lortu dituzte orain arte. Nagusien mailan finalerdietara irisi dira lehenengo eta bigarren mailako bikote bana.

Publicidad

Gainera, Villabonan ere egongo da pilota partidak ikusteko aukera. Ostegun eta ostiralean batzuk jokatu baziren ere, larunbat eta igandean ere izango dira.

Gaur, jubenil mailako neska palisten elkargune izango da Villabona. Euskal Herriko hainbat herritatik iritsiko dira pelotariak. Horien artean, Behar Zanako bi bikote arituko dira.

Igandean, Euskal ligako partida jokatuko dute 11:00etan Castau eta Erasunek Behar Zana pilotalekuan Txukun Lakua taldeko Arriolabengoa-Ruiz bikotearen aurka.

Horretaz gain, txapelketa pribatuei dagokionean, Arkupe txapelketan jokatuko dute Eizagirre eta Iraolak, Illarramendik eta Otaegi anaiek eta, bestalde, Erasun eta Arrillagak Eskoriatzan EMC txapelketako jardunaldia izango dute.

Zirku ikuskizuna bihar

Bihar igandea, zirku ikuskizuna eskainiko du Orain Bi konpainiak Gurea antzokian. 'Mute Work in progress' ikuskizuna eskainiko du, adin guztietako ikusleei zuzendua. Sarrerak bost eurotan salgai daude leihatilan.

Oinkariren urteurrena

Oinkari Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu aurten eta urteurrena ospatzeko Lorezainen Kon-partsa antolatuko du maiatzerako. Konpartsa honetan dantzariak danborrada eta pertsonaiak egongo dira. Ekitaldia prestatzeko entseguak egongo dira larunbat goizetan eta nahi duten herritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Parte hartu nahi dutenek, entsegu egunetan izena eman ahal izango dute. Dantzari bezala eta danborradan hamasei urtetik aurrerakoek parte hartzetu ahal izango dute.

Publicidad

Dantzarien kasuan, entseguak otsailak 8an hasiko dira eta Txermingo ikastolako ganbaran egingo dira, 10:00etatik 12:00etara. Danborradako kideek martxoaren 8tik aurrera izango dituzte entseguak, Aljibean.

Gainontzeko pertsonaiak adin mugarik gabekoak dira. Talde honetako kideek, apirilaren 5etik aurrera egingo dituzte entseguak, eguerdiko 12:00etan Txermingo ikastolako ganbaran.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad