Urgente 20 heridos en un atropello en Múnich

Benetan Be Antzerki konpainiak 'Batetik bestera' antzezlana taularatuko du gaur

Gurea antzokian izango da, 17:00etan eta sarrerak bost eurotara daude salgai

IMANOL ARRATIBEL

Amasa-VIllabona.

Domingo, 20 de noviembre 2022, 00:12

Benetan Be Teatroa konpainiak 'Batetik bestera' haur antzerkia eskainiko du igande honetan. Antzezlana 17:00etan izango da Gurea antzokian. Sarrera bost euro. «Bor-bor batean dago Hezegunea. Udaberriko migrazioa hemen da! Iparrerantz doazen lehenengo bidaiariak heltzen hasi dira indarberritzeko premiaz. Prismatikoetatik adi-adi begiratzen baduzue, laster bereizi ahalko dituzue horietako hainbat. Gehienek alabeharrez ekin diote bidaiari bueltatzeko aukerarik izango duten ere jakin gabe. Zer oztopo aurkituko dituzte bidean? Zer helduleku... Xo, xo, xo... Begira, begira, begira!», dio haur antzerki honen sinopsiak. 'Batetik bestera' 3 urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako umorezko antzerkia da. Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz, Elena Olivierik zuzendutako lana giza migrazioei buruz hitz egingo du txorien migrazioen bidez. «Txoriburu izango gara hausnarketarako abiapuntu izateko grinaz». Lan honen testua Patricia Urrutiarena da. Patricia Urrutia bera, Juanjo Otero eta Jon Zumelaga 'Batetik bestera' igande honetako haur antzerkiaren hiru aktoreak dira, eta musika Asier Ituarteren esku dago.

Publicidad

Bihar, 'Glencree' hitzaldia

Bihar astelehenena 19:00etan Subijana etxeko aretoan solasaldi berezia antolatu du udaleko Memoria eta Bizikidetza batzordeak. Edurne Brouard eta Fernando Garrido, GALen eta ETAren biktimek duela 10 urte abiatutako 'Glencree' izeneko dinamikaz jardungo dute. Indarkeria ezberdinen biktimen arteko elkar ezagutza eta enpatia landu ditu jatorria Irlandan duen esperientzia interesgarri honek.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad