Amasa-Villabona
Berdintasun mahaia sortu du UdalakAmasa-Villabona
Berdintasun mahaia sortu du UdalakMartes, 30 de enero 2024, 21:35
Berdintasun Politika aurrera eramateko 'Berdintasunean ados!' lan-mahaia sortu du Amasa-Villabonako Udalak, erabakiak modu parte hartzailean hartu eta aurrera eramateko. Atzo aurkeztu zuten mahai berria, Beatriz Unzue alkateak, Irune Alfonso eta Arantza Lopez zinegotziek eta Alazne Ayerbe teknikariak.
Publicidad
Lan-mahai berriak Udalean jada martxan dauden beste 'Ados!' mahaiek duten «izaera publiko, ireki eta parte hartzailea izango du», alkateak azaldu zuenez, eta interesa duen edonork parte hartu ahal izango du bertan.
Erabakitzeko «ahalmen osoa» aitortu dio Udalak mahai honi eta, horrela, bere gain egongo dira, besteak beste, Politika Feminista edota LGTBI+ kolektiboaren eskubideen aldekoa eztabaidatu eta definitzea. «Ondoren, Udalak bere baliabideen bitartez aurrera eraman ditzan».
Berdintasun mahaia hilero elkartuko da. Bilerak hileko lehenengo asteazkenetan egingo dira, 18:30ean Udaletxeko Batzar Aretoan. Astebete lehenago Udalak bilera deialdia eta gai zerrendak argitaratuko ditu www.villabona.eus webgunean eta sare sozialen bidez. Lehenengo bilera datorren asteazkenean, otsailaren 7an, egingo dute, 18:30ean Udaletxeko Batzar aretoan. «Ziur gaude herritarren parte hartzearen bidez, eta denon bultzadarekin, Amasa-Villabona berdinzale, parekide eta feminista eraikiko dugula», adierazi zuen Irune Alfonso zinegotziak.
'Berdintasunean Ados!' lantaldearen ardura izango dira baita ere genero berdintasuna, indarkeria matxista, LGTBI fobia, LGTBI+ Komunitatearen bizi baldintzak hobetzeko Udalak garatu zuen plana abiapuntu hartu eta bertako neurriak martxan jartzea, emakumeon ahalduntzea, gizartearen sentsibilizazioa, zaintza sistema komunitario-feminista, hezkidetza feminista eta abar.
Publicidad
Mahaiean udala zein herriko eragileak egongo dira ordezkatuta. Udal gobernuaren aldetik Beatriz Unzue alkatea eta Irune Alfonso zinegotziak parte hartuko dute. Era berean, beraien parte hartzea konfirmatu dute jada Lurgatz eta Akain Talde Feministek, eta udaleko kale-hezitzaileek. Mahaiaren dinamizazioa eta gidaritza Alazne Ayerbe teknikariaren esku egongo da, udaleko gizarte langilea. Hala ere, interesa duen edozein herritarrek parte hartu ahal izango du.
Era berean, helbide elektroniko berri bat sortu dute «mahaiarekin harremanetan jartzeko edo berdintasunari zein aniztasunari lotutako gaien inguruan kontsulta edo ekarpenak egiteko», Alfonsok adierazi zuenez. Harremanetarako helbide berria berdintasuna@villabona.eus da.
Publicidad
Aurkezpenean azaldu zutenez, mahaiak 53.000 eurotik gorako aurrekontua izango du eta, horrekin, «hainbat partida ekonomiko zuzenean kudeatuko ditu»: Politika Feminista, 30.000 euro; Genero Indarkeriaren aurkako ekintzak, 5.000 euro; eta herriko zaintza sistemaren azterketa, 18.150 euro.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.