Villabona
Bertso-derbia egingo da hilaren 30ean Gurea AntzokianSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Bertso-derbia egingo da hilaren 30ean Gurea AntzokianA. N.
amasa-villabona.
Miércoles, 20 de septiembre 2023, 21:32
Azken hamarkadan Realaren eta Athletic Club-en arteko norgehiagokaren aurretik egin izan den bezala, hurrengo larunbatean, hilaren 30ean jokatuko den partidaren aurretik bertso-derbia egingo da Gurea Antzokian. Villabonako Udalak, Athletic Club Fundazioak eta Real Sociedad Fundazioak elkarlanean antolatutako ikuskizuna da eta bi taldeak ordezkatzen dituzten bertsolariek parte hartzen dute, euskal derbiarekin zerikusia duten gaien inguruan bertsotan.
Oraingo honetan Amaia Agirre arituko da gai-jartzaile lanetan eta, bi futbol-taldeak ordezkatuz, berriz, Andoni Egaña, Oihana Iguaran eta Jexux Mari Irazu bertsolariek egingo dute Realaren alde, eta Athletic-en alde Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga eta Jon Maia.
Sarrera doakoa da, baina aurrez aldetik gonbidapenak hartu behar dira villabona.eus edo bertsoa.eus webguneetan. Aforo muga dagoenez, Udalak gonbidapenak modu arduratsuan hartzea eskatzen du, erabiliko direnak bakarrik hartuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.