![Bihar 'Hona bostekoa!' komiki erakusketa inauguratuko da](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/25/92047681--1200x840.jpg)
Amasa-Villabona
Bihar 'Hona bostekoa!' komiki erakusketa inauguratuko daSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Bihar 'Hona bostekoa!' komiki erakusketa inauguratuko da'Hona bostekoa' komiki-erakusketa inauguratuko du Gureako erakusketa gelan bihar, astelehena. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta bertan izango da Eñaut Aiartzaguena komikigilea, iaz Udalbiltzako 'Geuretik sortua' programaren baitan Villabonan egonaldia egin zuena.
Iurretara Amasa-Villabonan bezala, beste lau marrazkilarik ere egin zuten egonaldia, beste hainbat herritan. Tolosaldean, adibidez, Unai Gaztelumendi egon zen baita Berastegin. Horrela, boste komikigileen lanak 'Hona bostekoa!' liburua argitaratuko ditu Udalbiltzak. Gurea antzokian sortze-prozesuaren inguruko erakusketa egongo da.
Eñaut Aiartzaguenak 'Gure basoak' izeneko komikia sortu zuen bere egonaldian. Pinudi eta eukalipto basoen kudeaketaren inguruko hausnarketa egin nahi izan zuen bere komikian. Lanaren gidoia eta pertsonaien bozeto batzuk egin zituen hiru asteetan zehar. Herriko teknikariekin gaur egungo kudeaketa ezagutu zuen eta eskolako ikasleekin ere egon zen eta beraien laguntza izan zuen pertsonaiak diseinatzeko orduan.
Emaitza erakusketan ezagutu ahal izango da. Martxoaren 9ra arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:30era eta larunbatetan 11:30etik 14:00etara.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.