![Billabonako infantil txiki taldeak Real Sociedad Txapelketan parte hartuko du](https://s2.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/03/28/93017705--1200x840.jpg)
Villabona
Billabonako infantil txiki taldeak Real Sociedad Txapelketan parte hartuko duSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Billabonako infantil txiki taldeak Real Sociedad Txapelketan parte hartuko duBillabonako infantil txiki mailako taldeak Nazioarteko Real Sociedad Txapelketan jokatuko du asteburu honetan, sailkapen fasea irabazi ondoren. Martxoaren 30etik apirilaren 1era ospatuko da txapelketako azken fasea. Billabonatarrekin batera, bertan parte har- tuko dute: Real Sociedad, Roma, Las Palmas, Real Madrid, Osasuna, Valvanera eta Celta de Vigo. «Talde garrantzitsuak izango dira txapelketan eta bertan parte hartzea balentria handia da gurea bezalako talde txiki batentzako».
Realaren klub konbenitu guztiek parte hartzen dute sailkapen fasean. Aurtengo edizioan 58 talde izan ziren, hamabi taldetan banatuta. Bi sailkapen fase igaro behar izan dituzte, bi jardunalditan. Billabonak lehenengo fasea urtarrilaren 2an jokatu zuen, Irungo San Jose obrero zelaian. Hogei minutuko partiduak izaten ziren eta bi partida irabazi (Arin Luzein-en aurka 1-0 eta Hernaniren aurka 4-0) eta bi berdinketarekin (golik gabe Beti Gazte zein San Marcialen aurka), hurrengo faserako txartela lortu zuen taldeko buru bezala.
Bigarren jardunaldia Zubietan jokatu zuten, otsailaren 12an. Jardunaldi honetan, ligila jokatu zuten batetik eta bertako lehen sailkatuek jokatzen zuten finala. Billabonak 2-0 irabazi zituen bi partiduak, lehena Hondarribiaren aurka eta ondoren Anaitasunaren aurka. Emaitza horrekin, Beti Onaren aurka jokatu zuen finala, 1-0 irabaziz.
Infantil txiki taldea honako jokalariek osatzen dute: Santi Ortiz de Murua, Ekhi Blanch Alberdi, Unax Otegi Ayerza, Ekhi Alvarez Lizarraga, Adur Urizar Muñoa, Eñaut Otaño Altolagirre, Enaitz Amonarriz Ezeiza, Amets Esnaola Goikoetxea, Elias Cabrera Giani, Urko Gurrutxaga Maiza, Julen Arizmendi Etxeberria, Xuban Ugalde Labaka, Joanes Barriga Esnaola, Aimar Muñoz Humada, Oier Gerriko Arotzena, Jonhie Parron Silva, Ioritz Saizar eta Manex Etxeberria. Entrenatzaileak Julen Altuna, Xanet Vitoria eta Ugaitz Usabiaga dira eta delegatua Mikel Gerriko Urretabizkaia.
Billabonak urtero parte har-tzen du nazioarteko txapelketa honetan. Orain arte bigarren fasera iristea lortu badute ere, klubean ez dute gogoratzen azken faseraino sailkatzea lortu dutenik inoiz. Beraz, beraientzako garaipen garrantzitsua da bertan egon ahal izatea eta nazioarteko taldeen aurka lehiatzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.