Villabona
Bizipoza jaialdia egingo da biharVillabona
Bizipoza jaialdia egingo da biharAmaia Núñez
Amasa-villabona.
Viernes, 16 de junio 2023, 21:37
Aurten Bizipoza jaialdia Aiztondo bailarako herrietan, Anoetan eta Iruran egingo da. Azken hilabeteetan prestatzen aritu ondoren, bihar izango da jaialdi nagusia Villabonan. Musika eta dantza ez dira faltako egun osoan zehar.
Publicidad
Aurrerapen gisa, Gaur ere egongo da Bizipozaren ale bat. Oinkari dantza taldeak, urtero egiten duten ikasturte amaierako emanaldia horretara bideratu baitute eta Bizipozako abestiekin osatu dute. Ikuskizuna Olaederra kiroldegian izango da bi saiorekin, goizean 12:00etan eta arratsaldean 18:30ean. Sarrerak bost eurotan salgai daude eta lortzen den dirua Bizipoza jaialdiaren antolakuntzara eta proiektura bideratuko da.
Bihar, berriz, Errebote eta Berdura plazetan izango dira ekin-tzak egun guztian zehar. Goizeko 10:00etan hasiko da Loatzo Musika Eskolako kideen kalejirarekin. Hauek bere 20. urteurrera ere bete dute aurten. Ondoren, Bizipozako elkarteen gunea izango da Errebote plaza eta ekimenaren baitan dauden elkarteen eskutik hainbat ikuskizun egongo dira.
Goizeko 11:00etan Go!azen saioko protagonistek eskainiko dute emanaldia haur eta gaztetxoen gozamenerako, Jarraian, 11:30ean Besamotza konpartsako erraldoi eta buruhandien kalejira hasiko da eta, aldi berean, haurrentzako jolasak antolatuko ditu bazkalordura arte Irrika Aisialdi Elkarteak. Haurrentzako eskulanen guneak ere egongo dira bertan Zubimusu ikastolak antolatuta. Era berean, Etiopia Utopia Elkartearen eskutik, pintxoak eta ogitartekoak salduko dira 11:00etatik 15:00etara Berdura plazan.
Aiztondo, Irura eta Anoetako abeslariak, Kukua eta Asteasuko abesbatzak 12:30ean aterako dira kantujiran. 13:30ean elkarte eta eragile ezberdinei eskainirako eskertza eta aitortza ekitaldia egingo da.
Publicidad
Arratsaldean jaiak jarraipena izango du. Erresargi abesbatzak emanaldia eskainiko du 15:00etan. Jarraian, Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin 'Irri, Kantu eta dantza' ikuskizuna egongo da Errebote plazan. 17:30ean Ndank Ndank elkartearen musika emanaldia eta 18:00etan Xabi Solano eta Zigor DZ egongo dira jaiari amaiera emateko. Aurretik, 17:50ak aldera, txokolatada egongo da Berdura plazan indarrak hartzeko.
Igande honetan eguerdiko 12:00etan Sega-Sail gizonezkoen Gipuzkoako txapelketa antolatuko da Amasan. Arratzain baserriaren ondoko sailean izango da lehia eta parte hartzaile bakoitzak 1000 m2-ko saila izango dute lanerako.
Publicidad
Lau segalarik parte hartuko dute, tartean Jokin Etxeberria amasarra. Berarekin batera parte arituko dira txapela lortzeko Julen Gabirondo, Mikel Lizartza eta Oier Urkola. Lana txukun eta azkar egitea kontuan izango dituzte epaileek.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.