Villabona
Bizipoza jaialdia gertutik ezagutu ahal izan zuten herritarrekVillabona
Bizipoza jaialdia gertutik ezagutu ahal izan zuten herritarrekAmaia Núñez
amasa-villabona.
Viernes, 2 de junio 2023, 21:30
Datorren ekainaren 18an Bizipoza jaialdia hartuko du Amasa-Villabonak eta festa eguna nolakoa izango den ezagutzera emateko aurkezpena egin zuten herritarren aurrean. Gurea Antzokia jaialdia izango denaren lagin txiki bat izan zen, egun horretan parte hartuko duten taldeetako batzuen parte hartzearekin.
Publicidad
'Zer da bizipoza?' galderari erantzun zioten herriko talde ugarik, baita jaialdian egongo direnetako askok ere: 'Go!azen', Porrotx, Zigor DZ eta Oier, Amaia Agirre Arrastoa, Besamotza konpartsa (Buruhaundiak eta Erraldoiak), Eresargi abesbatsa, Zubimusu Ikastola, Irrika Aisialdia Elkartea, Loatzo Musika Eskola, Naizen Elkartea, Aspanogi Elkartea, Etiopia Utopia Elkartea eta Oporrak Bakean Programa.
Hitzez eta ekintzez erantzun zioten protagonistek galderari, bakoitzak bere erara, erantzun bakarra eta zuzena ez dagoela argi utzita. Bakoitzarentzat sentimendu eta sentsazio ezberdinek osatzen baitute bizipoza. Elkarlana, taldea, laguntza, bizi-tza, itxaropena, indarra, dantza, musika, tortilla patata... Bizipoza pertsona ororen bizinahia dela trasmititu nahi izan zuten guztiek.
Aiztondo bailara Anoeta eta Irura badira ere, jai-nagusia Amasa-Villabonan egingo da. Bi gune bereizi egongo dira, batetik, Errebote plaza izango da eta bestetik, ondoan, Berdura plaza. Askotariko ekintzak egingo dira Errebote plazan: kalejirak, kantu jira, ikuskizunak, elkarteen postuak, emanaldiak, pailazoak, eskulanak eta ekintzak... Berdura plazan, aldiz, bazkaria eta pintxoak emango dituzte eta ondoren txokolatada.
Gaur VII. Manu Muriel memoriala ospatuko da Arratzain zelaian. Lehenengo mailako alebin Gipuzkoa osoko taldeek parte hartuko dute. Billabonako bi taldeekin batera, beste hamalau talde gonbidatu izango dira. Azken urteen antzera, sarreren dirua dohaintzan emango da, aurten Bizipoza elkartearentzat izango da.
Publicidad
Goi guztian sailkatze fasea jokatuko da. 12:00etan lore eskaintza egingo da. Arratsaldean, kanporaketak jokatuko dituzte eta 18:40ean jokatuko da finala. Sari banaketa 19:00etan egingo da, egunari amaiera emanez.
Gaur Behar Zana pilota elkartearen urteurrena ospatzeko, pilota jaialdia izango da Bear Zana frontoian. 17:30ean hasita, Goñiren agur birako partidua jokatuko da. Lehenengo partidan Urbieta eta Pascualek jokatuko dute Lizaso eta Erasunen aurka. Jarraian, Xala eta Esnaola, Urbieta II.a eta Goñiren aurka arituko dira. Sarreren prezioa 10 eurokoa da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.