Borrar
Bizipoza jaialdia gertutik ezagutu zuten herritarrek

Bizipoza jaialdia gertutik ezagutu zuten herritarrek

'Zer da bizipoza?' galderari erantzun diote Go!azen, Porrotx, Zigor DZ eta Oier, Amaia Agirre Arrastoa, Besamotza konpartsa (Buruhaundiak eta Erraldoiak), Eresargi abesbatsa, Zubimusu Ikastola, Irrika Aisialdia Elkartea, Loatzo Musika Eskola, Naizen Elkartea, Aspanogi Elkartea, Etiopia Utopia Elkartea eta Oporrak Bakean Programak

Viernes, 2 de junio 2023, 16:58

Datorren ekainaren 18an Bizipoza jaialdia hartuko du Amasa-Villabonak eta festa eguna nolakoa izango den ezagutzera emateko aurkezpena egin zuten herritarren aurrean. Gurea Antzokia jaialdia izango denaren lagin txiki bat izan zen, egun horretan parte hartuko duten taldeetako batzuen parte hartzearekin.

'Zer da bizipoza?' galderari erantzun zioten herriko talde ugarik, baita jaialdian egongo direnetako askok: Go!azen, Porrotx, Zigor DZ eta Oier, Amaia Agirre Arrastoa, Besamotza konpartsa (Buruhaundiak eta Erraldoiak), Eresargi abesbatsa, Zubimusu Ikastola, Irrika Aisialdia Elkartea, Loatzo Musika Eskola, Naizen Elkartea, Aspanogi Elkartea, Etiopia Utopia Elkartea eta Oporrak Bakean Programa.

Hitzez eta ekintzez erantzun zuten protagonistek, erantzun bakarra eta zuzena ez dagoela argi utzita. Bakoitzarentzat sentimendu eta sentsazio ezberdinek osatzen baituta bizipoza. Elkarlana, taldea, laguntza, bizitza, itxaropena, indarra, dantza, musika, tortilla patata… Bizipoza pertsona ororen bizinahia dela trasmititu nahi izan zuten.

Aiztondo bailara, Anoeta eta Irura badira ere, jai-nagusia Amasa-Villabonan egingo da. Bi gune bereizi egongo dira, batetik, Errebote plaza izango da eta bestetik, ondoan, Berdura plaza. Askotariko ekintzak egingo dira Errebote plazan: kalejirak, kantu jira, ikuskizunak, elkarteen postuak, emanaldiak, pailazoak, eskulanak eta ekintzak... Berdura plazan, aldiz, bazkaria eta pintxoak emango dituzte eta ondoren txokolatada.

Muriel Memoriala Bizipozaren alde

Gaur VII. Manu Muriel memoriala ospatuko da Arratzain futbol zelaian. Lehenengo mailako alebin Gipuzkoa osoko taldeek parte hartuko dute. Billabonako bi taldeekin batera, beste hamalau talde gonbidatu izango dira. Azken urteen antzera, sarreren dirua dohaintzan emango da, aurten Bizipoza elkartearentzat izango da.

Goi guztian sailkatze fasea jokatuko da. 12:00etan lore eskaintza egingo da. Arratsaldean, kanporaketak jokatuko dituzte eta 18:40ean jokatuko da finala. Sari banaketa 19:00etan egingo da, egunari amaiera emanez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizipoza jaialdia gertutik ezagutu zuten herritarrek