Borrar

Villabona

Bizipoza jaialdiaren aurkezpen-ekitaldia egingo dute asteartean

Jaialdi nagusiko hainbat gonbidatuk parte hartuko dute aurkezpenean eta gonbidapenak eskuragarri daude jada

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Jueves, 25 de mayo 2023, 22:26

Bizipoza jaia ospatuko da datorren ekainean, baina horren aurretik, jaialdiaren aurkezpena egingo dute datorren asteartean, maiatzaren 30ean 18:30ean Gurea Antzokian. Ekitaldi hau jaiaren lagin bat izango da eta bertan ekainean parte hartuko duten elkate eta taldeen ikuskizunak ere izango dira. Besteak beste, emanaldi bereziak eskainiko dituzte Go!azen, Porrotx, Zigor DZ eta Oier, Amaia Agirre Arrastoa, Besamotza konpartsa (Buruhaundiak eta Erraldoiak), Eresargi abesbatsa, Zubimusu Ikastola, Irrika Aisialdia Elkartea, Loatzo Musika Eskola, Naizen Elkartea, Aspanogi Elkartea, Etiopia Utopia Elkartea eta Oporrak Bakean Programa.

Aurkezpen ekitaldia doakoa da, herritar guztiei irekita. Hala ere, aforo mugatua dagoenez, gonbidapenak eskuratu beharko dituzte joan nahi dutenek. Gonbidapenak eskuragarri daude Amasa-Villabonako Udaleko Arreta Zerbitzuan goizetan (udaletxeko beheko solairuan), edota ainhoa@bizipoza.eus helbide elektronikora mezua bidalita. Era berean, asteartean, hilaren 30ean, 17:30etik aurrera Gurea Antzokiko leihatilan ere eskuratu ahal izango dira.

Bizipoza jaialdia ekainaren 17an eta 18an ospatuko da. Lehen egunean, Oinkari dantza taldeak eta Bizipoza elkarteak elkarlanean, 'Bizipoztu dantzan!' izeneko bi emanaldi eskainiko dituzte, Sarrerak salgai daude bost eurotan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bizipoza jaialdiaren aurkezpen-ekitaldia egingo dute asteartean