Domingo, 18 de junio 2023, 02:00
'Zer da bizipoza?' galdera hau erantzuten saiatu ziren atzo Villabonan Bizipoza jaiaren baitan bildu ziren elkarte eta familiek. Alkiza, Aduna, Larraul, Asteasu, Zizurkil, Amasa-Villabona, Anoeta eta Irurako herrien artean antolatu da aurten izaera bereziko gaiak lan-tzen dituzten eta haurren eta familien ongizatea helburu duten elkarteak ezagutarazteko jaia.
Publicidad
Loatzo Musika eskolako kideen kalejirarekin eman zitzaion hasiera egunari eta Errebote plaza jaiaren erdigune bihurtu zen. Familiek bete zuten gunea, bereziki haurrentzako ekitaldiekin 'Go!azen'-en ikuskizunaren ondoren. Egun guztian egon zen zer ikusi eta ikasi. Plazan Bizipoza osatzen duten irabazirik gabeko elkarteen postuak egon ziren, beraien lana ezagutzera eman eta diru-sarrerak izaten laguntzen dien produktuak salduz. Atzo hogei elkartek parte hartu zuten, Gipuzkoa zein Euskal Herriko beste lurraldeetakoak.
Haurrek ederki pasatu zuten batetik bestera eskulanak eginez, opariak jasoz eta, nola ez, jolastuz. Irrika Aisialdi elkarteak jolasak antolatu zituen eta Zubimusu ikastolaren txokoan aurpegia margotu, marrazkiak eta txapak egiteko aukera izan zuten besteak beste. Oporrak bakean elkartearen gunean, tearen tailerra, henna txokoa, idazketa arabiarraren tailerra eta photocall-a izan zituzten. Besamotza konpartsako erraldoi, buruhandiak eta ipotxak ere izan ziren gaztetxoen gozamenerako. Eta kantu-jirako taldeek ere kalejira egin zuten plazatik abiatuta.
Bazkaldu aurretik eskertza eta aitortza ekitaldia egin zen elkarteetako kideei zuzenduta. «Miresgarria da egiten duten lana eta gure gizarteari egiten dioten ekarpen handia», aitortu zuen Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak, herri guztien izenean. Bizipozako kide Josebak laburtu zuenez «hau da bizipoza, haurrak, familiak, elkarteak... Bizipoza esateko modu hoberik ez dago».
Bazkalondoren Eresargi abesbatzak emanaldia eskaini zuen plazan, baina ondorengo ekitaldi guztiak Bear Zana frontoian egin ziren, eguraldi aldaketa aurreikusita. Familiek frontoia bete zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako eta, ondoren, nahi adina dantza egin zuten Ndank Nadnk elkartaren eskutik eta Xabi Solano eta Zigor DZrekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.