![Danenak denboraldi honetako txirrindulari taldea aurkeztu zuen](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2024/02/24/92020447--1200x840.jpg)
Amasa-Villabona
Danenak denboraldi honetako txirrindulari taldea aurkeztu zuenSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Danenak denboraldi honetako txirrindulari taldea aurkeztu zuenDuela zortzi urte sortu zen Danena Kirol Elkartearen baitan txirrindularitza atal berria eta jada Aiztondo bailarako erreferente bihurtu da. Aurtengo denboraldiko talde berria aurkeztu zuten ostegunean, Gurea Antzokian egin zuten ekitaldian. Taldeko kideez gain, babesle eta gurasoek bete zuten aretoa.
Taldea Danena Kirol Elkarteko eta Andoaingo Txirrindularitza taldeko 38 txirrindularik osatuko dute, benjamin, alebin, infantil, kadete eta junior mailetan. Azken hau, denboraldi honetan sortu da, benjamin mailan hasi ziren gazteek taldean jarraitu dezaten. Maila honetan hamairu gazte arituko dira, horietatik lau neskak. Mutilak Danenako elastikoarekin arituko dira eta neskak Andoaingoarekin.
Promesa berriak ezagutzera emateaz gain, taldearen historia gogoratu eta 1980ko hamarkadan taldeko parte izan zirenei aitortza egin zieten ekitaldian. Josu Sarasola Danena Kirol Elkarteko Lehendakariak duela zortzi urte taldea birsortu zenetik egindako lana eskertu zion Ander Antunari, txirrindularita saileko arduradunari. Bera izan zen taldearekin eta udaleki harremanetan jarri zena proiektua abiarazteko, guztien babesa lortuz. Altunak, bere aldetik, garai bateko taldea posible egin zuten txirrindulari eta lantaldea oroitu zuen. «Hemen gauden askok ez genuen zuzenean ezagutzeko aukera eduki», aitortu zuen, baina erreferente bilakatu dira urteen poderioz. Gainera, egungo taldeak duen formakuntza oinarria azpimarratu nahi izan zuen.
Horrela, antzokiko taula gainean izan ziren Mathieu Hermans, Jokin Mujika, Josune Gorostidi eta Arantxa Orbegozo txirrindulari ohiak. Guztiak eskertuta agertu ziren gaur egun beraiek hasitako bideak duen zabalpenarekin eta txirrindulari gazteei ondo pasatzeko eta bizikletan disfrutatzea gomendatu zieten. Peio Ruiz Cabestany eta Marino Lejarretak ezin izan zuten ekitaldian egon eta esker oneko bideo bana bidali zuten. Izan ere, garai hartan Danena Kirol Elkartearen talde ezberdinak (Orbea-Danena, Seat-Orbea, Caja Rural, Paternina...) profesional mailako erreferenteak izan ziren eta hainbat lasterketa eta etapa irabazi zituzten, besteak beste, 1985eko Espainiako Vuelta eta 1987ko Donostiako Klasikoa irabazita, eta Frantziako Tourrean ere lehiatu ziren, baita 1989an etapa bat irabazi Hermansek.
Datorren asteartean, otsailaren 27an, 'Euskararen egoera gaur, zer diote datuek?' hitzaldia eskainiko du Iñaki Iurrebaso soziolinguista legazpiarrak, Udalak eta Uemak antolatuta. Hitzaldia Subijana etxean izango da, 19:00etan, eta bertan, euskararen erabileraz, indarberritze prozesua, etorkizunerako perspektibak eta udalerri euskaldunek duten garrantziaz hitz egingo du.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.