Borrar
Sergio Gonzalez, Eneko Mesa eta Mohamed Reda El Byad, entrenatzaileekin. DANOK DANENA
Danok Danenako pultsularien emaitza onak Espainiako txapelketan

Amasa-Villabona

Danok Danenako pultsularien emaitza onak Espainiako txapelketan

Sergio Gonzalez, Eneko Mesa eta Mohamed Reda El Byadek parte hartu zuten 15 urtez azpikoen txapelketan

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Miércoles, 9 de octubre 2024, 20:21

Danok Danena taldeko hiru pultsularik parte hartu zuten Leonen jokatu zen Espainiako 15 urtez azpiko txapelketan. Eki Lizasok junior mailako Munduko Txapelketan hamargarren postua lortu zuen eszenatoki berean, egun batzuk geroago parte hartu zuten Sergio Gonzalez, Eneko Mesa eta Mohamed Reda El Byad gaztetxoek, Ekaitz Cortajarena eta Ion Ander Iriarteren gidaritzapean. Hiruek emaitza onak lortu zituzten, hainbat domina eskuratuz.

Sergio Gonzalezek 55 kiloko kategorian, 128 kilo altxa zituen, 57 kilo abiadan eta 71 kilo bi denboran. Hiru kategoriatan brontzezko domina lortu zuen, «ondo egindako lanaren sari».

Eneko Mesa berriz, 13 urterekin ere gogoz saiatu zen eta 4. postua lortu zuen. Kategoria berean 126 kilo jaso zituen, 56 kilo abiadan eta 70 bi denboran. Danok Danena taldetik azpimarratu nahi izan dute Espainiako Txapelketa honetan egin zuten lana, «biak ere bikain aritu ziren».

Bestalde, Reda El Byad gaztea 73 kiloko kategorian lehiatu zen. «Oso lan txukuna egin zuen, primeran egon zen». Abiadan bigarren postua lortu zuen, hirugarrena bi denboran eta hirugarren postua baita ere total olinpikoan. Bere total olinpikoa 185 kilo dira. Zoritxarrez, ezin izan zuen dominarik lortu oraindik espainiar nazionalitatea ez duelako. Izan ere, «5 urte besterik ez daramatza hemen eskolatua eta hamar eskatzen omen dizkiote. Ea azkartzea lortzen duten prozesu guztia, ze mutikoak izugarrizko ilusioz entrenatzen du, hobetzen ari da eta baditu gaitasunak aurrera egiteko», azaltzen dute klubetik.

Irrifesta larunbatean

Irrika Aisialdi elkarteak festa berezia antolatu du larunbat honetarako 'Udazkena loratzen, irriak sortzen' lelopean. Festa Erreboteko plazan egingo da eta hasiera emateko kalejira egingo da Irrikako trikitilari eta pandero-joleekin herrian zehar 10:30ean. Plazara bueltan, txoko ezberdinak irekiko dira haurrentzako joko eta tailerrekin: jolasean, sukaldaritza, eskulanak, bizikleta, informazioa, oparitxoak, pintxoak eta askoz gehiago.

Goiz guztian luzatuko dira ekintzak eta hainbat sorpresa ere izango dira. 13:30ean itxiko dira jolasen txokoak eta zozketak egingo dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danok Danenako pultsularien emaitza onak Espainiako txapelketan