Borrar
Gipuzkoako Txapelketan izan ziren taldeko kideak. DANOK DANENA
Danok Danenakoen hamar txapela Gipuzkoako Txapelketan

Villabona

Danok Danenakoen hamar txapela Gipuzkoako Txapelketan

Amaia Núñez

Viernes, 31 de marzo 2023, 21:52

Danok Danena halterofilia taldeak denboraldi berria hasi berri du. Gipuzkoako Absoluto mailako Txapelketan parte hartu zuten Zarautzko Aritzbataldi kiroldegianeta emaitza ezinhobeekin itzuli ziren etxera. Izan ere, hamar txapel lortu zituzten denera eta txapelketa markarik hoberenen artean egon ziren.

Horrela, nesken absoluto mailan, 49 kiloko kategorian Izarne Marko txapeldun izan zen; 55 kilokoan bigarren Lidia Martón, hirugarren Naiara Madrid eta laugarren Amaia Blanco; 59 kilokoetan Susana Davila txapeldun, Daniela Perez eta Mirari Maqueda taldekideekin podiuma osatuz; 64 kilokoan Maitane Hernandez txapeldun eta Zaloa Iturbe hirugarren; eta 71 kiloko mailan, Elena Mangas txapeldun, Allison Rivera bigarren eta Maialen Zubeldia zazpigarren.

Txapelketako markarik onenak ere Danok Danenakoentzat izan ziren: Elena Mangas irabazle, bigarren Susana Dávila eta hirugarren Allison Rivera.

Gizonezkoen absoluto mailan, Jon Kepa Cortajarena izan zen txapeldun 61 kiloko kategorian; 67 kilokoan, podioa osatu zuten Ekaitz Cortajarena txapeldunak, Andrés Rubiños bigarren eta Urtzi Lusarreta hirugarren; 73 kilokoan Igor Sasiain txapeldun, Pablo Ucero bigarren eta Unai Mesa hirugarren; 81 kilokoen artean Mikel Álvarez hirugarren; 89 kilotan, David Rubio garaile, Ekain Dominguez bigarren, Gorka Endijo hirugarren, Asier Gallego laugarren, Jon Rodriguez zazpigarren eta Zigor Urretabizkaia hamargarren; 96 kiloko mailan, Eki Lizaso txapeldun eta Xabier Amonarriz bigarren; eta 102 kiloan Jon Ander Iriarte txapeldun.

Horrela, txapelketako markarik onena Eki Lizasorentzat izan zen, bigarren Ekain Dominguez eta hirugarren David Rubio.

Gipuzkoako Txapelketan lortutako emaitza hauetatik osatuko da datorren hilaren 22an Gasteizen izango den Euskadi Absoluto Mailako txapelketarako gipuzkoar taldea. Bestalde, gaur eta bihar, Iruñean, Espainiako Master Txapelketa izango da eta Danok Danena taldeko pultsulariak izango dira bertan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Danok Danenakoen hamar txapela Gipuzkoako Txapelketan