IMANOL ARRATIBEL
AMASA-VILLABONA.
Martes, 1 de noviembre 2022, 00:09
Iruñean taldekako playoff-a izan zen eta bertan zen Denok Danenako mutilen A taldea beste batzuekin batera lehian ibili zen. Anaitasuna taldeak (Nafarroa) lehen postua lortu zuen, 1.788 punturekin. Bigarren Helios taldea (Zaragoza) izan zen, 1.752 punturekin. Denok Danena taldekoek 1.750 puntu eskuratu zituzten. Pultsulariak Ekaitz Kortajarena, Igor Sasiain, Mikel Alvarez, Eki Lizaso, Xabier Amonarriz eta David Rubio izan ziren.
Publicidad
Klubetik honako hau adierazten da: «Bi puntutara gelditu ginen, eta ondorioz Espainiako Taldekako Txapelketara joateko sailkatu gabe gelditu gara. Ekik izugarrizko txapelketa egin zuen, zeukan guztia emanez, eta maila altuan lehiatuz. 120 kilo abiadan eta 150 kilo bi denboratan altxatu zituen eta oso gutxira gelditu zen Espainian ezarritako marketatik. Gainontzeko pultsulariek ez zuten bete bere konpromezuarekin, batzuk lesioa tarteko, Xabierren kasuan adibidez, eta beste batzuk utzikeriaz. Ondo etorriko zaigu beste baterako espabilatzeko eta norberak bere buruarekin hausnarketa egiteko».
Egun berean, arratsaldez, Zarautzen Liga Nazionaleko 4. Jardunaldian izan ziren mutilen B taldea eta nesken A eta B taldeak. Denok Danena B mutilak Jon Rodriguez, Jon Kepa Kortajarena, Pablo Ucero, Andres Rubiños, Urtzi Lusarreta eta Jon Ander Iriarte izan ziren, eta 1.544,32 puntu lortu zituzten. Nesken A taldean Susana Davila, Elena Mangas, Allison Rivera eta Daniela Perez lehiatu ziren eta 768,41 puntu lortu zituzten. Eta B taldean Amaia Blanco, Naiara Madrid, Izarne Marko eta Zaloa Iturbe izan ziren, 615,95 puntu lortu zituzten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
La artista argentina Emilia, cabeza de cartel del Música en Grande
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.