Borrar

Amasa-Villabona

EAJ-PNVk uholde arazoak konpontzeko «propaganda gutxiago» eskatu dio Udalari

Ura agentziak azken asteetan erakutsi duen «prestutasuna» baloratu du talde jeltzaleak

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Lunes, 1 de abril 2024, 20:31

Otsaila amaieran Kale Berrian gertatu ziren uholdeen konponbidea bilatzeko pausuak eman dira azken asteetan. Ura agentziak herriko uholdegarritasunaren inguruko txostena erregistratu du Udalean. Amasa-Villabonako EAJ-PNV taldeak «pozez» hartu du pausu berri hau eta udal gobernuari eskatu dio «propaganda gutxiago» egitea gaiaren inguruan.

«Agenziara karta modu formalean iritsi baino lehenago, komunikabideen bidez interpelatu zuen alkateak Urako zuzendariak» eta honek «berehala» dei egin omen zion «egun batzuren buruan Udalean bertan hitzordua» egiteko. «Ura agentzia etxeko lanak eginda etorri da, txosten batekin eta lanerako konpromezu argiarekin» eta jeltzaleek ez dute jarrera bera ikusten udal gobernuaren aldetik. «Udalak badu zereginik, besteak beste, udal sarearen azterketa egin beharra daukagu, baztertu ahal izateko udal hoditeriak gainezka egiten ote duen. Izan ere, hala balitz, alferrikakoa izango baita eustorma berria egitea», azaldu dute zinegotziek.

Izan ere, «txostenean dio arazoak konponbide zaila duela, ur laminaren kota Kale Berriako kotaren gainetik baitago. Dena den, prestutasuna adierazi dute, azterlan bat aurrera eramateko, eta eremu horretan, 1,2 metroko itxitura-horma bat egitea azter-tzeko», argitu dute.

Ibaiaren garbiketa eta errestaurazio lanak Udalak egin ahal izateko akordioaren zirriborroa helarazi dio Ura agentziak

EAJ-PNVko udal taldeak gogorarazi du ohar baten bidez Ura agentziak Zubimusu zubiko lanak egin zituela, 2015ean amaitu zirenak, eta zubiaren sekzio hidraulikoa handitzea posible egin zuena. Lan horien ondoren, herrigune osoa uholdegarritasuna 100 urteko eremuan egotetik, herriko zati nagusi bat T500 eremuan egotera igaro zen. «Tamalez, agentziak berriro ere aipa-tzen digu ez dela 'zero arriskurik' existitzen».

Era berean, oposizioko kideek argitu dute Ura agentziak Euskadiko herri gehienekin indarrean daukan elkarlanerako hitzarmenaren zirriboroa jaso duela Udalak. Akordio honekin ibaien inguruko errestaurazio eta garbiketa lanak zuzenean Udalak burutu ahal izango lituzte, adibidez, espezie inbaditzaileak kendu, garbiketa lanak egin edota hondakinek bilketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco EAJ-PNVk uholde arazoak konpontzeko «propaganda gutxiago» eskatu dio Udalari