Borrar
Eki Lizaso bera animatzera joan ziren lagunekin eta taldekideekin. Danok Danena
Eki Lizaso hamargarren junior mailako Munduko Txapelketan
Amasa-Villabona

Eki Lizaso hamargarren junior mailako Munduko Txapelketan

Gainera, Espainiako errekorra lortu zuen bi denboratan, 181 kilo jasota

Amaia Núñez

Amasa-Villabona

Jueves, 3 de octubre 2024

Eki Lizaso Danok Danenako pultsulariak maila bikaina erakutsi zuen Leonen jokatu zen junior mailako Munduko Txapelketan. Sailkapen orokorrean hamargarren postua lortu zuen, eta horretaz gain, Espainiako errekorra ere lortu zuen bi denboratan: Abiada modalitatean 147 kilo jaso zituen eta bi denboran 181 kilo.

Danok Danena Halterofilia taldetik Lizasok lortutako emaitzak eta erakutsitako maila azpimarratu dituzte, «izugarrizko lana egin du, helburua guztiz beteta eta izugarria izan da, bai bere entrenatzaileei, familiari, lagunei eta Denok Danena taldeari eman digu poza; eta espero gehiago ere ematea!».

Era berean, argi uzten dute potentzial «handia» duen pultsularia dela, «asko dauka oraindik emateko, baina oso denbora gutxi da kirol honetan hasi zela. Beraz esperientzia gutxi horrelakoetan bere 19 urterekin».

Leongo txapelketan etxekoak bakarrik espero bazituen ere, taldekideen sorpresa jaso zuen eta bi ordu lehenago taldeko bere bi entrenatzaileak eta beste hainbat taldekide iritsi ziren. «Izugarria izan zen pabelloian sortu zen giroa Eki altxatzera ateratzen zen guztietan, pankarta, animo hitzak, zarata, turuta soinuak, txalo zaparradak... Bertan zegoen jendea ere animatuz», diote. Lagunek «pankarta politt bat» prestatu zioten lehiaketan animoak emateko. Gainera, taldekide zen Jon Tecedor ere gogoan izan zuten, bere oroimenez egindako kartela ere eskegiz Leongo harmailetan.

Munduko Txapelketaren ondoren, egun batzuk etxean igaro ditu, indarberritu eta lagunak agurtzeko. Orain, Madrilera bueltan, Europako Junior Txapelketa prestatzen arituko da buru-belarri.

Eki Lizasoz gain, Danok Danenako hainbat pultsularik ere lehiaketa izan zuten asteburuan, Leonen bertan egin zen Espainiako 15 urtez azpikoen txapelketan. Eneko Mesa, Sergio Gonzalez eta Reda El Byad gaztetxoek parte hartu zuten, eta beraiekin Ekaitz Cortajarena eta Ion Ander Iriarte entrenatzaileak joan ziren.

Anariren kontzertua

Anari taldeak 'Giza zarata' disko berria aurkeztuko du igande honetan Gurea Antzokian eskainiko duen kontzertuan. Anari Alberdi abeslari eta gitarra-joleak banda osoarekin arituko da taula gainean: Mikel Olazábal, Mariano Hurtado, Ander Mujika, Xabier Etcheverry eta Mikel Txopitea. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude antzokiko lehiatillan edo Villabona.eus webgunean 10 eurotan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eki Lizaso hamargarren junior mailako Munduko Txapelketan