Amasa-Villabona
Eki Lizaso junior mailako Munduko Txapelketan lehiatuko da bihar LeonenAmasa-Villabona
Eki Lizaso junior mailako Munduko Txapelketan lehiatuko da bihar LeonenAmasa-Villabona
Lunes, 23 de septiembre 2024, 20:14
Eki Lizaso pultsulariak pauso garrantzitsu bat eman du bere ibilbidean eta datozen asteetan hainbat txapelketetan egongo da Espainiako selekzioarekin. Aste honetan bertan junior mailako Munduko Txapelketan parte hartuko du, Leonen. Lehiaketa ostegunean hasi bazen ere, Danok Danenako pultsulari gazteak bihar asteazkenean izango du bere txanda.
Publicidad
Era berean, Lizaso Europako Junior Txapelketarako hautatua izan da Espainiako selekzioarekin eta Poloniako Raszyn hirian ospatuko den txapelketan parte hartuko du urriaren 26tik azaroaren 3ra. Bi txapelketa hauetara joateko, prestaketa moduan Sierra Nevadako CARen egon zen kontzentratuta abuztuaren 18tik 31ra.
«Gogor ari da entrenatzen, egun askotan saio bikoitzak egiten dituelarik, goiz eta arratsaldez eta oraindik ez du oporraldirik izan; egun gutxi batzuetan etxekoei bixita egin badie ere, ez ditu bere entreno saioak alde batera utzi», azaltzen dute Danok Danena klubetik harro, Lizasori «gure indar guztiak» bidaltzen dizkiote aldi berean, biharko probarako. «Esperientzia berria eta beratsa izango da berarentzat». Izan ere, denbora gutxi darama halterofilian 19 urteko pultsulariak. Iaz Madrigo Goiz Errendimendu Zentrura joatea erabaki zuen bere ikasketak egiten zituen bitartean hain gustuko duen kirola egiteko.
Lizasoren emaitzak Danok Danena taldeak urte hauetan guztietan egindako lanaren fruitu dela azpimarratu nahi dute klubetik. «Danena orain dela 34 urte sortu zela Zizurkilen eta haseratik hona gure egoera ez da batere hobetu entrenatzeko izan ditugun lekuei dagokionez. Urte guzti hauetako emaitzak; Gipuzkoakoak, Euskadikoak, Espainiakoak, Espainiako Liga Nazionalean Ohorezko Mailan, Europeoak, Mundialak, beste internazional ba-tzuk, ahaztu gabe olinpikoa izan genuen Jon Tecedor ere; oso baldintza kaskarretako guneetan entrenatuz lortu ditugu», azpimarratzen dute.
Horrela, erakundeen aldetik jasotako erantzuna kritikatzen dute. «Ate joka ditugu baita zaletu, gaztetxoak hasteko gogoz eta kirolariak gurera etortzeko baina ezekoak ematera behartuta gaude ez dugulako baldintza egokiak betetzen dituen leku egokirik. Izugarrizko penaz bizitzen ari gara egungo egoera hau eta gure nahia sorgunera itzultzea bazen ere, hau da Zizurkilera, urte batzuk badira, bertan, hainbat eskakizun egiten daramatzagunak gimnasio duin bat eskatuz. Behin eta berriro baiezkoa esan eta esperantzak eman arren ez dute inolako aurrera pausorik ematen. Gure emaitzengatik zoriontzen gaituzte baina ez gaituzte haintzakotzat hartzen. Egoera honetan jarraitzea ezinezkoa da eta Villabonan edo interesa azaltzen duen beste nunbaiten mugitzen hastea izango da hurrengo pausoa», diote, egun bizi duten egoeraz.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.