Secciones
Servicios
Destacamos
Amaia Nuñez
Amasa-Villabona.
Martes, 22 de octubre 2024, 02:00
Danok Danena taldeko pultsulari gazteek Gipuzkoako txapelketan parte hartu zuten, emaitza bikainak lortuz. Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian jokatu zen Gipuzkoako 15 eta 17 urtez azpiko txapelketa eta Teknika jokatu ziren eta bertan izan ziren adin ezberdinetako hamabost pultsulari.
Hamabost urtez azpikoen Gipuzkoako Txapelketan, lehen postuak izan ziren nagusi. Horrela, gizonezkoetan txapeldun izan ziren Sergio González 55 kiloko kategorian, Eneko Mesa 61 kilokoan, Joel Ropero 67 kilokoak, Mohamed Reda El Byad 73 kilokoan eta Zigor Urretabizkaia 89 kilokoan. Kategoria guztiak kontuan hartuz egindako marka hoberenen artean, berriz, Mohamed Reda El Byad izan zen txapelduna, Sergio Gonzalez bigarren eta Eneko Mesa hirugarren. Emakumezkoetan, Kisbel Lopezek bigarren postua lortu zuen 64 kiloko kategorian.
Bestalde, hamazazpi urtez azpikoen lehian ere emaitza onak lortu zituzten: Joel Ropero txapeldun izan zen 67 kilotan, baita Mohamed Reda El Byad ere 73 kilokoan. Azken maila honetan bigarren izan zen Unai Mesa. Bigarren postua lortu zuten ere Sergio Gonzalezek 55 kilotan, Eneko Mesa 61 kilokoan, eta Zigor Urretabizkaia 89 kilokoan. Maila honetan, kategoria guztietako marka hoberena, berriz, Mohamed Reda El Byadek lortu zuen. Emakumezkoen artean, Isabella Gonzalezek irabazi zuen 59 kiloko kategorian eta Kisbel Lopez bigarren izan zen 64 kilokoan.
Teknika Txapelketan prebenjamín, alebin eta infantil mailako pultsulariek parte hartu zuten. Prebenjaminen artean, Iraitz Cortajarena txapeldun izan zen, Laia Astibia bigarren, Diego Dos Santos hirugarren, Ekhi Rubiños lau garren eta Oxel Tolosa bostgarren. Alebinetan, Mohamed Taha El Byad hirugarren izan zen; eta infantil mailan, Eneko Mesak irabazi zuen; Kisbel Lopez hirugarren izan zen, Joel Ropero laugarren, Olatz Rubiños bostgarren eta Ander Rodriguez zazpigarren.
Era berean, liga nazionaleko IV. jardunaldia ospatu zuen Villabonako Olaederra kiroldegian. Gainera, Ligan Ohorezko mailan dagoen mutilen A taldea Iruñeako Anaitasuna kiroldegian jokatu zen play-off-era sailkatzea lortu zuten. Lortutako emaitzaren arabera, Espainiako Klubetako txapelketara sailkapena eskuratzea zuten jokoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.