Borrar
Emakumezkoen Pilota Jaialdia izango da ekitaldi nagusia. BEHAR ZANA
Emakumeen pilota jaialdia, Behar Zanako urteurreneko ekitaldi nagusia

Villabona

Emakumeen pilota jaialdia, Behar Zanako urteurreneko ekitaldi nagusia

Gainera, igandera bitartean erakusketa, modalitate ezberdinen txapelketak, bazkariak eta danborrada izango dira besteak beste

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Miércoles, 29 de mayo 2024, 11:04

Jaialdi berezia prestatu du Behar Zana elkarteak aurten ere bere sorreraren urteurrena ospatzeko. 78 urte beteko ditu eta ostegunetik aurrera hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Nabarmentzekoa Emakumezkoen Pelota jaialdia, larunbatean egingo dena modalitate ezberdinen erakustaldiarekin.

Egitaraua bihar hasiko da, 'Pilotalekuak atzo eta gaur' erakusketaren inaugurazioarekin Gurea Antzokiko erakusketa gelan. Bihar eta etzi 17:30etik 20:00etara egongo da ikusgai eta larunbatean 10:00etatik 13:30era. Dani Carballo eta David Agindar-ek ateratako frontoi ezberdinen argazkiek eta bideo proiekzioak osatzen dute erakusketa.

Ostiralean berriz, festa egunei hasiera ofiziala emango diote txupinazoa bota eta bandera igoz 17:00etan. Jarraian, bola tiraldia antolatuko da bai haur baita helduentzat, eta buruhandi eta erraldoiak ibiliko dira herriko kaleetan zehar. Gainera, 18:30an joko garbi txapelketako partida izango da, jubenil mailan, Behar Zana eta Kanbo taldeen artean. Aldi berean, Sagardo dastaketa egingo da Berdura Plazan.

Larunbatean, egun osoko egitaraua egongo da. Goizeko 10:00etatik aurrera, XI. Xake Txapelketa antolatuko da elkartean eta Behar Zana pilota eskolako txapelketatxoaren ligaxkako azken partidak jokatuko dira, eskuz, paleta eta joko garbian. Amaieran, pilota eskolako haurrek bazkaria izango dute.

Bazkalondoren, txapelketaren azken partidak eta finalak jokatuko dira eta 17:00etan 78. urteurreneko Pilota Jaialdia ospatuko da. Hiru modalitate ezberdinetako partiduak programatu dira Bear zana pilotalekuan. Sarrera doan izango da. Lehenengoa, zesta puntan, Maite Ortiz de Mendibil eta Naroa Merinok (Danok Bat-Gazteleku) Elaia Gojenola eta Arai Lejardiren (Berriatua-Markina) aurka jokatuko dute; segidan, paleta larruz, Amaia Irazustabarrena eta Leire Galdos (Hernani), Nagore Marin eta Olatz Zulaikaren (Errekaleor-Olgetan) aurka arituko dira; eta azkenik, esku pelotan, Miren Larrarte eta Itxaso Erasunek (Behar zana) Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabal (Behar zana-Gazteleku) izango dituzte aurkari. Egunari amaiera emateko, bazkideek afaria izango dute eta 23:15ean, Behar Zanako danborrada egingo da.

Igandean, berriz, dianarekin hasiko dute eguna Loatzo Musika Eskolako Geronimo Dultzaina Taldearen eskutik. 10:30ean, Behar Zana eta Kanbo taldeen arteko errebote partidua jokatuko da eta ospakizunei amaiera emateko, gonbidatuekin bazkaria egingo dute elkartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen pilota jaialdia, Behar Zanako urteurreneko ekitaldi nagusia