![Eñaut Aiartzaguena komikigileak Amasa-Villabonan egonaldia egingo du](https://s1.ppllstatics.com/diariovasco/www/multimedia/2023/03/15/81727939--1200x840.jpg)
Villabona
Eñaut Aiartzaguena komikigileak Amasa-Villabonan egonaldia egingo duSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Eñaut Aiartzaguena komikigileak Amasa-Villabonan egonaldia egingo duAmaia Núñez
Martes, 14 de marzo 2023, 21:38
Bigarren urtez jarraian, Geuretik Sortuak kultur ekimenean parte hartuko du Amasa-Villabonako Udalak. Iaz Maitane Perez idazlea aritu bazen bere proiektua aurrera ateratzen, aurten Eñaut Aiartzaguena ilustratzaileak komikia sortuko du bere egonaldiaren baitan.
Natura da Eñaut Aiartzaguena ilustratzailearen gai nagusia eta hori bera erabiliko du Amasa-Villabonan egingo duen egonaldian ere. «Nire proiektua da balio ekologikoak mahai-gaineratzea. Baso ustiaketan eta monokultiboan inguruan egitea interesatzen zitzaidan, ikusiko dugu horrek zer ematen duen, hasieran sortutako proiektu hori herrira moldatu beharra dagoelako», azaldu zuen aurkezpenean. Amasa-Villabonak bada baso-ustiaketarako plan bat eta hori ere islatzea gustatuko litzaioke.
Hiru aste igaroko ditu Aiartzaguenak Amasa-Villabonan bere proiektua aurrera eramaten. Dena den, eskola bateko irakasle lanak baztertu ezin dituenez, aste solteetan egongo da herrian. Hauxe du bere lehen astea eta apirila eta maiatzean osatuko ditu beste biak. Lehenengo astean herria ezagutzea du helburu, herritarrekin hitz egin eta bertako basoen ustiaketa, kondairak eta abar ikasi. Apirilean itzultzen denean, jada gidoi eta pertsonaiak pixka bat zehaztuta izatea espero du, eta orduan herriko ikasleekin elkartzea pentsatzen du eta tailer ezberdinen bidez beraien ikuspuntua jaso nahi du. Izan ere, komikia haurrei zuzendua egongo da. Azken asterako utziko du story-board edo istorioaren lehen zirriborroaren idazketa.
Beatriz Unzue alkateak bere poza adierazi zuen Geuretik Sortuak kultur ekimenean parte hartzeaz. «Oso pozgarria da Geurera etorritako kultur sortzaileen bidez, Amasa-Villabonan bertan sortutako kalitatezko kultur ekoizpena edukitzea».
Geuretik Sortuak egitasmoaren bigarren edizio honetan guztira 23 kultur sortzailek eta Euskal Herri osoko 39 udalerrik parte hartuko dute. Aiartzaguenak garatutako lana, baita gainontzeko udalerrietan landuko diren sormen lanak ere, kultur zirkuitu batean aurkeztuko dira 2024. urtean.
Udalak 2023 eta 2024 urteetan zehar egitasmo hau garatzeko guztira 21.713,70 euroko ekarpena egin du Udalbiltza partzuergoarekin sinatutako Lankidetza Hitzarmenaren bidez. Aurten horietatik 13.813,70 euro bideratuko dira sorkuntza fase osoa garatzeko, eta 2024. urtean beste 7.900 euro ezarriko dira Geuretik Sortuak egitasmoan beste udalerrietan osatutako ekoizpenen kultura-zirkuituaren parte izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.