Amasa-Villabona
Eneko Gurrutxagak etxean utzi zuen Amasako azken Mendi DuatloiaSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Eneko Gurrutxagak etxean utzi zuen Amasako azken Mendi DuatloiaAmasako Mendi Duatloiaren azken edizioak amaiera ezin hobea izan zuen zaletuentzat. Eneko Gurrutxagak, azken urteetan probako antolakuntza taldeko kide izan denak, eraman zuen garaipena. Egun borobila izan zen, kirolariek zein ikusleek eguraldia lagun izan baitzuten, eta azken egunetako euriteen ondorioz pilatutako lokatzek epikotasuna eman zioten ibilbideari. Emakumeen lasterketan Maddi Olaetxeak irabazi zuen eta erreleboetan Dani Iparragirre eta Koldo Herrerak osatutako bikoteak.
Haurrentzako proban ere haur ugarik parte hartu zuten goizean. Arratsaldean, berriz, 120 parte hartzaile elkartu ziren, 88 dortsalekin. Azken urteetako parte hartzaile kopururik altuena. Eneko Gurrutxagak bizikleta sektorean oinarritu zuen bere garaipena, atzetik aurrera joanda. Korrikako sektorean Josu Urrestarazu, Aitor Regillaga eta Aitor Sansebastian izan zituen aurretik, baina bizikletaren gainean nagusi izan zen guztiz eta 1:24:02ko denboran gurutzatu zuen helmuga. Josu Urrestarazu, zirkuituko liderra bigarren izan zen, minutu eta 31 segundo geroago, eta Aitor Regillaga hirugarren, 2 minutu eta 20 segundora.
Emakumeen proban, Maddi Olaetxea usurbildarrak garaipen erosoa eskuratu zuen 1:47:26 denboran amaituta, ia 14 minututako aldea atera baitzion Nekane Pradera gasteiztarrari (2:01:14). Hirugarren Ainhoa Marquinez sailkatu zen, erlojua 2:02:20ko denboran geratuz. Zirkuituko sailkapen orokorrean bi azken hauek dira lehen bi sailkatuak eta Kanpezun garaipena eskuratu zuen Praderak ondo bideratua du azken garaipena, 43 puntuko aldea ateratzen baitio Marquinezi proben erdiak jokatuta.
1 /
Errelebotako proban, Dani Iparragirre eta Koldo Herrera arantzarrak izan ziren bizkorrenak, 1:20:03 denborarekin. Bigarren egin zuten Asteasuko Enaitz Roteta eta Iosu Mujikak (1:24:26) eta Alex Gaztañeta eta Aritz Segurolak osatu dute podiuma (1:25:24).
Aste honetan, Aian lehiatuko da Euskal Herriko Mendi Duatloieko Zirkuituaren laugarren proba. Interes bikoitza jasoko du larunbateko zitak, bertan banatuko baitira aurtengo Euskal Herriko txapelketako txapelak.
Odol Emaileen delegazioak odola emateko hitzordu berri bat antolatu du Villabonan bihar ostiralerako. Gurea Antzokian egongo da aukera 16:30etik 20:30era. Joan nahi dutenei aurrez hitzordua hartzea gomendatzen diete, ostiral goizean bertan 943.007.885 telefonora deituta.
'Orreagatik iragan hurbilera' herri-antzezlana aurkeztuko du Historia Oroituz Elkarteak bihar ostirala Gurea Antzokian. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da eta sarrerak salgai daude 3 euroan Villabona.eus webgunean edo Gurea Antzokiko leihatilan.
Adin ezberdinetako neska-mutilak antzezten dute eta bereziki horretarako egokitu den musika eta koreografia erabiltzen da. Koreografiaren egilea Oier Laborde da, Joxan Goikoetxearen musikan oinarrituz, eta gainerako musika Karlos Jimenezena.
Historiako bi unetan banatzen da antzezlana. Batetik, Orreagan Karlomagnoren tropak (frankoak) gailendu eta Eneko Aritza baskoien lehen errege izendatu zuten garaiak ekarriko ditu gogora. Eta bestetik, XX mendearen bigarren erdialdera, frankismo garaia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.