Borrar
Ekintzak aurkeztu zituzten ikastetxeetako ikasle eta irakazleak. A.NÚÑEZ
Energiaren inguruko hausnarketa herrira zabalduko dute ikasleek

Villabona

Energiaren inguruko hausnarketa herrira zabalduko dute ikasleek

Datorren maiatzaren 14 eta 15ean Agenda 2030 programaren baitan landu dutena ezagutzera emango dute hainbat ekintzarekin

Amaia Núñez

Amasa-Villabona.

Miércoles, 8 de mayo 2024, 20:33

'Energia eskuragarri eta ez kutsatzailea' gaia landu dute herriko ikastetxeek ikasturte honetan Tolosaldeko Agenda 2030 proiektuaren baitan. Orain, hori dena praktikarako bidean jarri eta herritarrei ezagutzera ematea erabaki dute. Datorren astean, maiatzaren 14an eta 15ean, landutakoa erakutsiko dute.

Erniobea BHI, Fleming Herri Eskola eta Zubimusu Ikastolak, bakoitzak bere aldetik, energiaren inguruko lanketa egin dute azken hilabeteetan. Bakoitzak bere programa egitea zen ideia, baina ikasleen foroan ekintza bateratua egitea erabaki zuten. Garapen Jasangarrirako zazpigarren helburua da landu dutena, energiaren inguruan.

Horrela, maiatzaren 14an, asteartearekin, Zubimusuko LHko ikasleek herrian oinez ibiltzearen aldeko kanpaina egingo dute goizean, herrian zehar eskuorriak banatuz.

Erakusketa eta hitzaldia

Hurrengo egunean, Erniobea eta Fleming ikastetxetako ikasleek gaiaren inguruan sortu dituzten kartelen erakusketa egongo da ikusgai Berdura Plazan 10:00etatik aurrera. Erniobeakoen kasuan, energiaren inguruko gai ezberdinei buruzko kartelak osatu dituzte. Kartel bakoitzean aurretik jasotako informazioa kontsultatu ahal izango da Qr bidez. Fleming-ekoek, berriz, energia xahuketa landu dute karteletan, ingurukoak gaiaz sentsibilizatzeko helburuarekin. Gainera, audio-tutorial bat ere sortu dute eta karteletan Qr bidez kontsultatu ahal izango da.

Era berean, asteazken arratsaldean, hitzaldi bat antolatu dute Gurea antzokian. Zubimusu ikastetxeko DBHko ikasleek energia aurrezteko gakoen inguruan hitz egingo dute. Ekital dian Enherkom Hernaniko komunitate energetikoko kideek ere parte hartuko dute beraien esperientzia azaltzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Energiaren inguruko hausnarketa herrira zabalduko dute ikasleek