Borrar

Villabona

Enrike Abril Errebote Txapelketako finalerdiak bihar plazan

Amaia Núñez

amasa-villabona.

Viernes, 6 de octubre 2023, 21:13

Behar Zana elkarteak antolatzen duen Enrike Abril Errebote Txapelketa aurrera doa eta bihar finalerdietako partidetako par jokatuko da Villabonako Errebote plazan. 10:30etik aurrera Oiartzungo Txost eta Donibane Lohizuneko Luzean arituko dira finalerako sailkapena emango dien garaipenaren bila.

Behar Zana taldea 60. urteurreneko txapelketatik kanporatua geratu zen lehengo asteburuan pilotari baten lesioak final laurdenetarako taldea osatzea ekidin zuelako. Hala ere, taldeko pelotariak beste txapelketa batzuetan aurrera doaz eta Euskal Herriko Bote Luze Txapelketan finalerdia jokatuko dute bihar Xabi eta Jon Urbietak. Gipuzkoa 1 taldea ordezkatuz, Bizkaia 1 taldearen aurka arituko dira Oiartzungo Beko plazan 11:00etatik aurrera.

Panpinen eraberritze tailerra

Asteklima ekimenaren baitan Amasa-Villabonako Udalak panpin zaharrak eraberritzeko doako tailer bat antolatu du urriaren 18rako, Akam estudioarekin eta Tolosaldea Garatzenekin elkarlanean. 8 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago ekintza, eta panpin zaharrei bizitza berria emateko eta oroitzapen iraunkorrak sortzeko aukera eskainiko du.

Tailerra Kale Nagusiaren 26. zenbakian dagoen Akam espazioan emango da eta parte-hartzaileek panpinak zaharberritzeko eta pertsonalizatzeko teknikak ikasiko dituzte. Esperientzia dibertigarria eta hezitzailea izango da, irudimena sustatzeko eta, batez ere, jostailuak birziklatzearen eta berrerabiltzearen garrantzia baloratzen ikasteko aukera emango die bertaratzen direnei.

Parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea, plaza mugatuak daudelako. Izena ematea Akam Estudioan bertan egin daiteke, edota ingurumena@villabona.eus helbide elektronikora idatzita edota telefonoz, 943 69 21 00 zenbakira, 33 33 luzapenera deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Enrike Abril Errebote Txapelketako finalerdiak bihar plazan