Villabona
Enrique Abril Errebote Txapelketako finala jokatuko da bihar VillabonanVillabona
Enrique Abril Errebote Txapelketako finala jokatuko da bihar VillabonanViernes, 13 de octubre 2023, 21:47
Enrique Abril Errebote 60. Txapelketako finala jokatuko da bihar, igandea, Villabonako Errebote plazan. Lapurtarren arteko lehia izango da, Donibane Lohitzuneko Luzean eta Uztaritzeko Kapito Harri izango baitira finalean. Luzean-ekoek lehengo urtean irabazitako txapela defendatuko dute.
Publicidad
Aurten Euskal Herriko sei talde lehiatu dira 60. Enrique Abril Errebote Txapelketan: Behar Zana (Amasa-Villabona), Kanboarrak (Kanbo, Lapurdi), Kapito Harri (Uztaritze, Lapurdi), Luzean (Donibane Lohizune, Lapurdi), Txost (Oiartzun) eta Zubieta (Zubieta). Talde gipuzkoarrek ez dute finalera iristea lortu. Pasa den igandean, Oiartzungo Txost taldeak galdu egin zuen Luzean taldearen kontra Villabonan jokatu zen finalerdia, 5-13ko emaitzarekin. Gainontzeko talde gipuzkoarrak final laurdenetan geratu ziren. Zubietak Txost-en aurka galdu zuen sailkapena eta Villabonako Behar Zanak ezin izan zuen Kapito Harri taldearen kontrako partidarako taldea osatu lesioagatik. Bigarren finalerdian, Kapito Harri taldeak 6-13 irabazi zion Kanboarrak taldeari.
Enrique Abril Errebote Txapelketan historia zabala du Luzean taldeak, izan ere, final guztietatik erdiak baina gehiago jokatu ditu, biharkoa hogeita hamaikagarrena izango baita. Guztietatik, hemeretzi aldiz jantzi dute txapela Donibane Lohitzunekoek, txapeldunen sailkapeneko lidertza ematen diotenak. Kapito Harri taldeak ere esperientzia badu Villabonako finaletan, hemeretzigarrena izango baita, eta horietatik hamaika alditan izan dira txapeldun.
Finala ere jokatu izan dute elkarrekin, biharkoa bosgarrena. Orain artekoetan, lehenengo hiruetan Kapito Harrik eraman zuen txapelketa eta azkenekoan Luzean taldeak.
Aurreko urteen antzera, Salbadora Jubilatu Etxeak Gabonetako saskia zozkatuko du abenduaren 22ko Onceko zozketako azkenengo hiru zenbakiekin. Txartelak salgai daude jada jubilatuen egoitzako bulegoan euro batean.
La farmacéutica Gema Herrerías ofrecerá una charla el próximo miércoles, día 18, en Subijana Etxea organizada por la Farmacia de Marta Botanz. Herrerías explicará cómo elaborar una rutina del cuidado de la piel y al finalizar habrá turno de preguntas para los asistentes. La entrada será gratuita, aunque será necesario reservar plaza llamando a la farmacia a los números de teléfono 943 69 09 78 o 688 843 066.
Publicidad
Gema Herrerías es farmacéutica y fundadora de la línea de productos cosméticos para el cuidado de la piel GH. Ha sido seleccionada como 'Mejor Influencer de Belleza 2023' y es, además, autora de los libros 'La guía definitiva para el cuidado de la piel' y 'Radiografía de un cosmético', este junto a Boticaria García. La farmacia de Marta Botanz es distribuidora de los productos y es por eso que han tenido la oportunidad de organizar esta ponencia.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.